Live

Aritz Santamaria
NAIZ Irratia

Nafar kirolarien memoria mintzagai «La Segada» hitzaldi zikloan

'Osasunaren Memoria' taldeak gorritxoen memoria historikoa landu zuen Osasunaren 100. urteurrenean. Orain lan ildo horrek jarraipena izan du, eta ikerketa lana beste kirol batzuetara zabaldu dute. Gaur, Tafallan, «La Segada: Cómo el fascismo truncó el deporte navarro» hitzaldi zikloa hasiko da.

Audio_placeholder

Nafar kirolarien memoria mintzagai «La Segada» hitzaldi zikloan

Loading player...
«La Segada» hitzaldi zikloa, Tafallan, Tuteran eta Altsasun antolatu dute
«La Segada» hitzaldi zikloa, Tafallan, Tuteran eta Altsasun antolatu dute (@NosRobaronEl)

Faxismoak eragin handia izan zuen nafar kirolean; okerrerako, alegia. Hori da 'Osasunaren Memoria' lan taldeak ondorioztatu duena behinik behin. Mikel Huartek, taldeko kideetako batek, «La Segada» hitzaldi zikloa aurkeztu du NAIZ irratian, eta hurrengo asteetan Tafallan, Tuteran eta Altsasun hitzaldiak eskainiko dituzte. 

Orain arte egindako lana aurkezteko parada izango da, eta, ondoren, Huartek azaldu duenez, herri bakoitzeko kasuak aztertuko dituzte. Horiek horrela, Tafallan Peña Sport futbol taldearen memoria jorratuko dute, 100 bete duen testuinguruan; Tuteran, ordea, Tudelanoko lehen urteak hizpide; eta, azkenik, Altsasun pilotak Sakanan izan zituen hastapenak landuko dituzte. 

Huartek zenbait kasu ekarri ditu gogora, hala nola, Natalio Cayuelarem kasua, Ramon Bengarayrena, Andres Jasorena eta Victor Pascualena aipatu ditu. «Faxismoak hil zituen kirolariak ditugu, defendatzen zituzten ideia politikoengatik hil zituztela», azaldu du. 

Jaurlaritza Logoa