Live

 Ritxi  Aizpuru
Musika argitaratzailea eta ‘Otea lili’ saioko gidaria
Interview
Aimar Cid
Dientes de Luna eta Aimar

«Artista esanguratsu batzuk kontzertuetan play-back egiten dute (hemen ere bai), fartsa bat da»

Dientes de Lunan ezagutu genuen lehenbizi, Aimar gisa gero. Irakaslea da, eta ikaslea. 

Audio_placeholder

«Artista esanguratsu batzuk kontzertuetan play-back egiten dute (hemen ere bai), fartsa bat da»

Loading player...
Aimar Cid NAIZ Irratiko estudio nagusian
Aimar Cid NAIZ Irratiko estudio nagusian (NAIZ Irratia)

Aimar Cid (Gernika, 1987). Irakasle-ikasketak egin zituen eta Haur Hezkuntzako irakaslea da. Psikologia ikaslea ere bada. Dientes de Luna taldeko kantariak bost disko kaleratu zituen eta taldea desegin ondoren bakarkako ibilbidea egin du Aimar izenarekin eta oraingoz bi disko argitaratu ditu. Irakasle petoaren kutsua du, ideiak ongi adieraztekoa. Transmititzeko gogo izugarria du.

Otea Lili saioaren hasierako musika Dientes de Luna taldearena da. Desegindako talde horretako Aimar Cid kantariak solasaldi interesgarria eskaini digu.    

Aimar Cidek ongi komunikatzeko gaitasuna du, garden adierazten ditu ideiak eta zuzen doa galderaren erantzun garbia ematera, ez du erabiltzen ideien errotondarik. Musika eta musikaren industria, futbola eta futbolaren industria, politika eta politikaren industria. Industria hitza gozamenaren aurkakoa dela uste du. Athletic, adimen artifiziala, psikologia… Artista interesgarria da. Hemen gogoeten lagintxoa: «Futbolari sasi profesionala izan naiz urte askotan Athletic-en. Diru asko dago atzetik. Kirol profesionalaren eta musikaren mundua oso antzeko egoeran daude. Dirua tartean dagoenean bihotzetik ateratzen den hori ez da hain erreala, bai musikan eta baita kirolean ere. Musika industriak ez dio onik egiten musikari».

Jaurlaritza Logoa