Live
«Barruan genuena ateratzeko sortu genuen taldea» esan ziguten Zinez taldeko kideek lehenengo kafea hartzera etorri zirenean. Hiru urte pasa dira, eta barruan zutenaz gain, kanpoko harramazketaz hitz egitera etorri dira gaur, guztiok ditugun harramazketaz.
'Kantu zahar batek esan zuelako da' izena du lehen kantak, eta diskoaren nortasuna aurkezteko baliatu dute; entzuleak abesti zahar horien erreferentzia ugari topatuko baititu lanean zehar: Baldorba, Txoria txori, eperrak...
Kantu zaharrak bai, baina gai berritzaileekin datoz: heteropatriarkatuaren aurka edo suizidioari izena jartzearen alde, besteak beste. «Gizonezkoek gizonago sentitzeko letrak egiten dituzte, baina hitz egin daiteke beste gai batzuetaz» esan digute taldekideek. Hala ere, hori esateagatik hautsak harrotu dituztela kontatu digute. «Whatsapp edo telegram batean koordinatu ziren, gure deklarazio batzuen harira, guri gorrotoa helarazteko».
Bidelagun ugari izan dituzte disko honen sorreran, eta horietako bat da Olaia Inziarte. «Olaia Inziarte inflexio-puntu bat izan disko honen sorkuntza prozesuan» aitortu digute.
Luze eta zabal aritu gara Zinez taldeko kideekin Bigarren Kafean.


