Live

Interview
Amaia Fontang
J'accuse dinamikako kidea

«Frantses estatuko politika gehiago kontrolatu, gehiago erreprimitu eta gehiago kanporatzea da»

Astearte honetan ospatuko da 2024ko Korrikan 36 etorkin Ipar Euskal Herrira sartzen laguntzea egozten zaien zazpi lagunen epaiketa, 14:00etan Baionako epaitegian. J’accuse dinamikak elkarretaratzea antolatu du ordubete lehenago. Amaia Fontangek defentsa kolektiboa irudikatu nahi dutela azaldu du.

Audio_placeholder

«Frantses estatuko politika gehiago kontrolatu, gehiago erreprimitu eta gehiago kanporatzea da»

Loading player...
Irailean migratzaileei elkartasuna adierazteko antolatutako bizikleta martxa, Hendaian.
Irailean migratzaileei elkartasuna adierazteko antolatutako bizikleta martxa, Hendaian. (Patxi Beltzaiz | FOKU)

2024ko martxoaren 14ran Irundik abiatu zen 23. Korrika, eta arreta gune berezia zen Santiago Zubia, Irun eta Hendaia banatzen dituen Bidasoa ibaia zeharkatzen duen zubia, alegia. Hirigunea zeharkatu eta Korrika bertara iristean, herritar talde batek 36 etorkin Ipar Euskal Herrira sartzen lagundu zituen ospakizun giroan, inposatutako muga zubi bihurtuz.

Desobedientzia zibileko ekintza horren ondorio da, atzerapenak tarteko, astearte honetan hasi den epaiketa. Zazpi herritar epaituko dituzte Baionako epaitegian. Amaia Fontang J’accuse dinamikako kideak NAIZ irratiari azaldutako moduan, 20 sindikatu, mugimendu sozial eta eragileren artean osatutako egiturak bi ekintza antolatu zituen Korrikako egitasmoaren aurretik.

Ekintza hura «sinplea» zela azaldu du: Korrika igarotzen zen bitartean, 36 etorkinen ondoan egitea lasterka. Frantses estatuak, frantses poliziak eta frantses justiziak auziperatzen gaituzte, aurreikusia ez bazen ere… Edo bai, berdin zen guretzat. (…) Guretzat argi zen mobilizatu beharra zegoela».

Akusazioa, bueltan

Zazpi lagunen auzipetzeari erantzun asmoz sortu zen J’accuse dinamika 2024ko azaroan. Akusazioaren aurrean, erruak eta ardurak seinalatzeko. Fontangen hitzetan, J’accuse (euskaraz akusatzen dut) dinamikaren asmoa akusazioa bera «itzultzea» da helburua, izan ere, ez dituzte akusatuak ez baitira guretzat inkulpatuak, Europako eta frantses estatuko anti-migrazio politikak bai ordea».

Autoinkulpazio dinamika bat jarri zuten martxan, ia 4.000 herritarren inplikazioa bildu dute. «Gu ere ginen hor ginen Korrikaren egunean migrante horien ondoan, baita zazpi inkulpatu horien ondoan». Sinatzaileek euren gain hartzen dutela ekintza azaldu du. Modu horretara, autoinkulpazio dinamika migrazio politiken salaketarako tresna ere bilakatu da. Europako Batzorderaino iritsi dira elkartasun keinuak. Astelehenean bertan 23 eurodiputatuk Batzordeari galdera bat luzatu zieten zazpi euskal herritar epaituen harira, laguntza humanitarioaren kriminalizazioa salatu asmoz.

Defentsa kolektiboa

Astearte honetan bertarako  dira auzipetuak Baionako epaitegira. Urtarrilerako aurreikusia zen epaiketa, baina defentsako abokatuek hainbat konstituzio altxa eta epaileek horiek berrikusteko beharra adierazi ostean, urrira atzeratu da zita. Defentsa kolektibo bat prestatu dutela azaldu du Fontangek: «zazpi inkulpatuek ekintza onartzen dute, bistan da, ekintza kolektiboa baita. Gaurko helburua ere bada erakustea denak hor garela, 4.000 autoinkulpazio horiek paperez erakutsiko ditugu auzitegiaren aitzinean».
 
Akusazioak, ordea, delitua frogatu beharko du. Jurisprudentziaz mintzatu da Fontang. Azaldu duenez, Frantses estatuan diru transakziorik ez badago ez baita delitua migrante bat puntu batetik bestera eramatea harrera egiteko. Horrez gain, akusazioak pertsona migrante horiek egoera irregularrean zeudela frogatu beharko du. Hartara, Fontangek dio 36 migrante horiei ez zitzaiela inongo momentutan galdetu ezta inongo konprobaziorik egin.

Urte hauetan zehar egin duten lanari esker, europako migrazio politikak jarri dituzte jomugan, baina frantses estatuko  legediari ere azpimarra berezia egin nahi izan diote. Izan ere, Fontangek azaldutakoaren aburuz, legea geroz eta gogorragoa da. Azken 30 urtetan 19 lege izan direla azaldu du, eta lege horien ondorioa pertsona migrantearen kriminalizazioa izan dela. «Badago populismo bat frantses estatuan eraikitzen ari dena erakusteko migrantea dela gure gaitz guztien kausa». 

Astearte honetan ospatuko da zazpi euskal herritarren kontrako epaiketa. Anti-migrazio politiken kontrako lanari ordea, argi du Fontagnen, eutsi egingo diote, erakusteko «zubiak eraiki behar direla, ez harresiak. Migranteak ongi etorriak direla gure Euskal Herrian».

Jaurlaritza Logoa