Live
Irratsaioko abestia sortu genuen, Iñigo Karlos Argiñanon bihurtu genuen, kafe katiluen marrazkiak egin genituen… denetarik egin dugu Unai Elordi Hidalgorekin Bigarren Kafean. Adimen Artifizialean aditua da, eta teknologiarekin jolastera etortzen da askotan. Beste askotan, kritika edo eztabaidarako tartea ere izaten dugu. Gaurkoan, programa bat aurkeztera dator: Notebook LM. Googlen adimen artifizialeko erreminta bat da, eta antza denez helburua erabiltzaileei koaderno digitaletan informazioa modu eraginkorrean antolatzen, laburtzen eta aztertzen laguntzea da.


