Live

Bigarren Kafea

«Urte guztiko lan bat ere badago, eta horren ondorio dira LGBTIQA+ Zinema Jaialdien Topaketak»

Ostiralean banatuko da Sebastiane Saria. Beste behin, Gehituk Donostiako Zinemaldiko edozein sailetako filmen artean LGBTIQA+ pertsonen balioak edo errealitateak hobekien islatzen dituen fima sarituko du. 

Audio_placeholder

«Urte guztiko lan bat ere badago, eta horren ondorio dira LGBTIQA+ Zinema Jaialdien Topaketak»

Loading player...

Zinemaldira etortzen den pertsona bakoitzarentzat, esperientzia bakarra da jaialdia. Ez da begi berdinekin ikusten Nurembergi buruzko pelikula bat 8 edo 80 urterekin; ez da berdin ikusten 'Un fantasma en la batalla' euskalduna edo espainola bazara, ez da berdin ikusten 'El Regalo' ijitoa edo paioa bazara.

Eta aurtengo edizioan, esperientzia alderaezin asko biziko dituzte ikusleek. Egongo da gaur 80 urteko gizon euskaldunen bat, Maspalomas pelikulari begira, pentsatuz nolakoa izango ote zen bere bizitza armairutik atera izan balitz. Egongo da 70 urteko besteren bat, pentsatuz ze astuna egiten zaion armairua, hainbeste urtez armairutik kanpo hainbeste denbora egon ondoren. Egongo da 20 urteko neskaren bat, Jone Batzuetan ikusiz Aste Nagusia iristeko deseatzen egongo dena, bere lehen sexu-harremana edukitzeko. Egongo da 18 urteko besteren bat, pentsatuz konpartsa hartan ikusten duen neska horri ere neskak gustatuko ote zaizkion ala ez…

Zinema eraldaketa sozialerako tresna izugarria baita. Horregatik, Sebastiana Saria sortu zuten duela 25 urte. Donostia Zinemaldiko lehiaketara doazen sail ofizialetako edozeinetako LGTBIAQ+ film onena saritzen duena. Onena, edo behintzat, LGTBIQA+ pertsonen balioak edo errealitateak ondoen islatzen dituena. Ez du lan errexa izango aurten Samantha Hudson edo Jorge Muriel bezalako kideak dituen epaimahaiak. Baina sariaren inguruan gehiago jakiteko, Aritz Dendategi gonbidatu dugu Bigarren Kafera. 

Jaurlaritza Logoa