Live

Bigarren Kafea

«Pizgarri fiskalek grabaketa asko erakarri dituzte; azken hiru filmak Bizkaian grabatu ditut»

‘Nosotros’ filma estreinauko da gaur Donostiako Zinemaldian. Pelikulako ekoizle den Iker Ganuza elkarrizketatu dugu Bigarren Kafean. 

Audio_placeholder

«Pizgarri fiskalek grabaketa asko erakarri dituzte; azken hiru filmak Bizkaian grabatu ditut»

Loading player...

«Dena eleberriarekin hasi zen, Helena maitemindu egin zen liburuarekin eta idazlearekin harremanetan jarri zen». Hori da ‘Nosotros’ pelikularen abiapuntua. Helena Tabernak zuzendu duen filma gaur aurkeztu da Donostiako Zinemaldian, Made in Spain sailean. 

Angela eta Antonio maitemindu egin ziren, haurrak izan zituzten, harremanarengatik borrokatu zuten eta hainbat aldiz erori ziren. Maitasuna amaitzean, galderak sortzen zaizkie. «Kasting prozesua luzea izan zen, film guztietan da garrantzisua aktoreen lana, baina honetan pisu berezia dute protagonistek» esan digu Iker Ganuza ekoizleak. 

«Estruktura nahiko arraroa da, eta zaila zen hori zinemara eramatea» kontatu digu baita ere. Baina lortu dute, eta emaitza zoragarria da. 

«Pizkarri fiskalek eragin handia izan dute eta grabaketa asko erakarri dituzte; nik azken hiru filmak Bizkaian grabatu ditut» dio Ganuzak, eta horretaz ere aritu gara Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa