Live

Bigarren Kafea

«Isiltasuna bada hausnarketa egiteko beste modu bat»

«Zinemaldi Alternatiboa zerbait baldin bada, zinemaldi ofizialarekin egiten delako da». Horregatik, urtero, pentsamendu kritikoa ardatz duen jaialdi berezia egiten dute data hauetan Zinemaldi Alternatiboko kideek. 

Audio_placeholder

«Isiltasuna bada hausnarketa egiteko beste modu bat»

Loading player...

12a egokitu zaio aurten alboko +5ari kartelean. Ekitaldiak bi modutara zenbatzen ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak. Lehen zenbaki horri urtez urte bat gehitzen zaio eta eskuinekoaren bidez, bost gehiago eransten dira, Kortxoenea gaztetxea egoitza izan zuen ekitaldiei erreferentzia eginez. Aurtengoak eman ditu lehen urratsak eta bigarren urtez, Palestina erdigunean jarrita ari dira egiten.

Pentsamendu kritikoa sustatzea eta hausnarketarako eremu izatea du helburu. «Oso testuinguru konkretu batean sortu zen Zinemaldi Alternatiboa, gazte mugimendua oso bizi zegoen, 3-4 gaztetxe kudeatzeko aukera egon zen, piratak sortu berriak ziren…» kontatu digu Markel Ormazabal Gaztañagak. 

Gauzak asko aldatu dira, baina edizio edizio lanean jarraitzen dute. «Duela urtebete 'La Infiltrada' pelikulan, aurten 'Un Fantasma en la Batalla', euskal gatazkaren errelatoaren inguruko bi pelikula izan zitezkeen baina uste dugu oso testuinguru zehatz batean aurkeztu direla, zeinetan polizia infiltrazio kasu asko agertzen ari diren eta horregatik 'Infiltrats' eskaintzea garrantzitsua irudi zaigu».

«Saiatzen gara beti egileak ekartzen eta solasaldi pausatuak egiten». Batzuetan ordea ezin da, jendea isilik geratzen baita ezinegonak jota, «isiltasuna bada hausnarketa egiteko beste modu bat».

«Zinemaldi Alternatiboa zerbait baldin bada, zinemaldi ofizialarekin egiten delako da». Aurtengoa ematen ari denaz eta geratzen zaionaz aritzeko gonbidatu dugu Markel Ormazabal Gaztañaga antolakuntzako kidea Bigarren Kafera.

Jaurlaritza Logoa