Live

Ion Telleria
NAIZ Irratia. Programazio arduraduna

01 YUP LA LA

Haustura ala erreforma, 01 atala: Yup la la. Carrero Blancoren aurkako ekintza eta honen ondorioak. 

Audio_placeholder

01 YUP LA LA

Loading player...

Bideoa: Operacion Ogro (Gillo Pontecorvo, 1979)

Haustura ala erreforma podcastak 1975ean izandako Txiki eta Otaegiren fusilatzeak ditu abiapuntuan, baina testuingurua ulertzeko atzera eta aurrera zabaldu du ikuspegia. Jon Paredes Manot eta Angel Otaegi hiltzeko erabakiak zuzeneko lotura du urte horietan ebazten ari zen elementu nagusian, frankismoarekin apurtzeko aukerari heldu ala estatu aparatuek zaindutako erreforma bat burutu. 

Trantsizioa deitu zen hura zaintzeko lana Carrero Blanco almiranteari eman zion Franco diktadoreak, 1973ko abenduaren 20an, ordea, ETAk ekintza ikusgarri batekin hil zuen orduko Espainiako presidentea. 

Lehen atal honetan Burgosko auzian epaitu ostean Alcalako espetxean zuten Itziar Aizpuruaren testigantza entzun ahalko dugu, baita garai hartan ABC egunkarian praktiketan zegoen Teresa Toda kazetariarena ere. Garaiko soinuen bidez ekintza hark suposatu zuen ezagutzeko aukera eskaintzen du atal honek, Iñaki Egaña historialariaren eta Floren Aoizen (Iratzar fundazioa) hitzak lagun. 

> Haustura ala erreforma podcasta

Jaurlaritza Logoa