Live

 Ritxi  Aizpuru
Musika argitaratzailea eta ‘Otea lili’ saioko gidaria
Interview
Kattalin Ezkerra
Madame Birrots

«Sistema binarioa onartzen duen TERF feminismoa baztertzailea da eta ez da feminista»

Otea Lili saioaren denboraldi berria Kattalin Ezkerraren eskutik abiatu dugu, zer pentsatu asko eman du bere hausnarketekin. 

Audio_placeholder

«Sistema binarioa onartzen duen TERF feminismoa baztertzailea da eta ez da feminista»

Loading player...
Kattalin Ezkerra NAIZ Irratiko estudio nagusian
Kattalin Ezkerra NAIZ Irratiko estudio nagusian (NAIZ Irratia)

Kattalin Ezkerra Sobrino Hondarribian jaio zen 1985ean, baina erroak Baztanen ditu. Gizarteratze ikasketak ditu. Ikastetxeetan hezitzaile lanetan ibili da aniztasun funtzionala duten ikasleekin. Gaur egun, LAB sindikatuan irakaskuntzako liberatua da. Madame Birrots taldeko abeslaria da eta ez du beste talderik izan orain arte.

Kattalin Ezkerrak irriarekin hitz egiten du, hausnarketa sakonenak era lasai eta adeitsuan egiteko sorginkeria du, oso gertukoa sentiaraziko du entzulea, pentsamendu horizontalak oinarri hartuta gogoeta finak helarazteko trebezia duelako.

Otea Lili saioko denboraldi berriko lehen gonbidatua da Kattalin Ezkerra, Madame Birrotts taldeko kantaria. Hona bere hausnarketa bat abiapuntu gisa: «Erlijioa eta patriarkatuaren arteko aliantza batez, sorgin emakume jakintsu eta boteretsuak ezabatu egin nahi izan zituzten herriko sistema antolaketa desberdin eta askea bultzatzen zutelako. Inkisizioak erditik kendu zituen herri boterea ezabatzeko. Garai hartako medikuak, sorginak ziren. Sorginak ez ziren beldurgarriak, baina inkisizio sistemak beldurgarriak bihurtu zituen. Sorginak ez ziren beldurgarriak, Inkisizioak bihurtu zituen beldurgarri. Euskal matriarkatuak atzean gezur asko ditu, eta ez dugu izan matriarkaturik. Gaur egungo Estatu guztiak xehatu beharko lirateke eta demokrazia zuzenarekin antolatu. Zapalkuntzaren ardatza ez da bakarra eta erresistentziak antolatzea beharrezkoa da. Zapalkuntzarik gabeko jendartea eraikitzea da bidea. Interesgarria da bidea eta nola egiten den. Demokrazia zuzena».

Jaurlaritza Logoa