Live

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria

Peio Dufau: «Macron presidente denetik arazo nagusia da dirudunei gutxiago eskatu zaiela»

EH Baiko diputatuaren esanetan, «kezkagarriak» dira frantses gobernuak iragarritako murrizketak. Ondorengo hilabeteak nola igaroko diren ikusteke, «argiki» espero du François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioa.

Audio_placeholder

Peio Dufau: «Macron presidente denetik arazo nagusia da dirudunei gutxiago eskatu zaiela»

Loading player...
Peio Dufau, EH Baiko diputatua Arbonan eskainitako agerraldian.
Peio Dufau, EH Baiko diputatua Arbonan eskainitako agerraldian. (Patxi Beltzaiz)

«Neurriak biziki kezkagarriak dira osasun mailan, hezkuntzan eta orokorki». Peio Dufauk arranguraz bizi ditu Estatu frantseseko exekutiboak zorrari aurre egiteko proposatu dituen neurriak. Hautetsiarentzat argi dago egoeraren ardurak zeintzuk diren: Macronek sustaturiko politika fiskalak eta dirudunak. «Emmanuel Macron presidente denetik dirudunei diru gutxiago eskatu zaie. Hortik dator gaur egungo zorra, ez ospitaletan gehiegi gastatzen delako ala eskoletatik», zehaztu du NAIZ Irratian.

Jaurlaritza Logoa