Live

Iraia Cambra | Zaloa Badiola

«Udalak abandonatuta daude, askotan ez dute aholkularitza juridiko egokirik»

Arabako Herri Unibertsitateak Gasteizen antolatutako hitzaldi batean, Iñaki Lasagabaster zuzenbide administratiboko katedradun emerituak argi utzi zuen eskala handiko energia berriztagarrien proiektuek ezin dutela aurrera egin planifikazio egokirik gabe.

Audio_placeholder

«Udalak abandonatuta daude, askotan ez dute aholkularitza juridiko egokirik»

Loading player...
Iñaki Lasagabaster presoen egoerari buruzko mahai inguruan, Sarek antolatuta.
Iñaki Lasagabaster presoen egoerari buruzko mahai inguruan, Sarek antolatuta. (Oskar Matxin Edesa | FOKU)

Iñaki Lasagabaster, zuzenbide administratiboko katedradun emerituaren hitzetan, «ezin da plan berezirik onartu plan partzialak eta sektorialak onartu gabe. Gidalerroak betetzea derrigorrezkoa da, eta horiek gabe, udalek ez dute azpiegitura handiak baimentzeko oinarririk».

Katedradunak ohartarazi du hainbat enpresa energia fotovoltaiko eta eolikoaren azpiegiturak eraikitzen saiatzen ari direla, tokian tokiko planik gabe eta presiopean. «Udalak abandonatuta daude, askotan ez dute aholkularitza juridiko egokirik, eta presio instituzionalaren aurrean ez dira gai modu autonomoan erabakitzeko», salatu du.

Era berean, Arabako Aldundiaren jarrera kritikatu du, zeinak —Lasagabasterren arabera— «parekatzen dituen 50 autorentzako aparkaleku bat eta 200 hektareako eguzki-plaka instalazio bat». Horrelako adibideek, haren ustez, erakusten dute zein urrun dauden araudia eta errealitatea.

Arabako 33 udalerrik eta 120 kontzejuk inguruan eragin zuzena izan dezaketen proiektuak aurreikusten dira egun. Lasagabasterrek ohartarazi du «planifikaziorik ezean, lurraldea ustiapen neurrigabearen menpe geratzeko arriskua» dagoela.

Azkenik, argi utzi du ez dela energia berriztagarrien kontra, baina bai kontra dagoela «horiek edozein lekutan, inolako kontrolik gabe, ezartzeko moduak». Bere ustez, funtsezkoa da garapen horiek planifikazio demokratiko baten baitan kokatzea.

Jaurlaritza Logoa