Live

Bigarren Kafea

«Iriondorekiko zor bat eraiki nuen Leteren tesia egiten ari nintzela»

Iaz argitaratu zuen Jon Martin Etxebestek ‘Lourdes Iriondo, isilarazitako ahotsa’ liburua. Kantari urnietarraren biografia eta bere inguruko hausnarketak biltzen ditu bertan eta Bigarren Kafean Iriondoren figuraz eta ondu duen lanaz aritu da oiartzuarra.

Audio_placeholder

«Iriondorekiko zor bat eraiki nuen Leteren tesia egiten ari nintzela»

Loading player...

Duela urte batzuk Xabier Leteren inguruko tesia ondu zuen Martinek eta une hartan Iriondorekiko zor bat eraiki zuela sentitu zuen. Tesiaren zuzendariari aipatu zion Lete eta Iriondo uztartzearen aukera baina «irizpide onez. lehenik Leterena amaitzeko esan zidan eta gero heltzeko Iriondori».

Lehendik egindako hainbat ikerketa eta libururako espreski egindako elkarrizketekin osatu du Iriondori buruzko liburua. «Liburua prestatzen hasi nintzenean jabetu nintzen Iriondori buruzko ezjakintasun handia nuela baina bere figuran sakondu ahala, ezjakintasun hori jendartean zabaldua zegoela konturatu nintzen».

«Ez Dok Amairuko kideek orduko gizartea baino pentsakera aurrerakoiagoa zutela ondorioztatu dut. Iriondok patriarkatuaren aurka egin behar izan zuen eta haren mugak gainditu zituen baina jendartearenak ezin izan zituen gainditu. Lourdesen 3-4 abesti gurera ekarriko balituzte egungo artistek, nik uste ikono feminista garrantzitsua berreskuratuko lukeela Euskal Herriak». Euskaraz abestearen hautuak berak ere neurri batean mugatu zizkion hedapenerako aukerak. 

Entzun Jon Martin Etxebesterekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa