Live

NAIZ irratia

Lau kasu praktiko: Hazkunde pertsonalak emaitzek baino gehiago balio dutenean

Denboraldiko azken solasaldian, Aritz Olagoi kirol psikologoak bere ibilbide profesionalean izan dituen lau kasu partekatu ditu. Ikaskuntzaz, emozioez eta kirolariaren burua ulertzeko gakoz betetako amaiera. Teoria, noski, beharrezkoa da, baina praktikan nola egiten ote dute lan?

 

Audio_placeholder

Lau kasu praktiko: Hazkunde pertsonalak emaitzek baino gehiago balio dutenean

Loading player...
Behobia-Donostia lasterketan.
Behobia-Donostia lasterketan. (Jon URBE | FOKU)

Gai asko jorratu ditugu denboraldian zehar Aritz Olagoi kirol psikologoarekin, eta azken saio honetan bere ibilbidean izan dituen lau kasu praktiko ekarri dizkigu gurera. Teoria oso ondo dago eta beharrezkoa da noski, baina hau praktikara ematea beste kontu bat da.

Kasu praktiko hauetan ikusiko dugu nola kudeatzen diren, besteak beste, porrota, gehiegizko presioa, beldur eszenikoa, errealistak ez diren helburuak jartzea... zein ondorio dituzten faktore hauek kirolariengan eta nola landu daitezkeen. Eta kasu batzuetan, saio hauen arrakasta ez da kirol errendimenduari dagokion helburua lortzearekin lotzen.

 

Jaurlaritza Logoa