Live

Itxaso Leon Kareaga
NAIZ Irratia

Unibertsitatera Sartzeko Probak abian dira Hego Euskal Herrian, berrikuntza artean

Audio_placeholder

Unibertsitatera Sartzeko Probak abian dira Hego Euskal Herrian, berrikuntza artean

Loading player...
Dozenaka ikasle, selektibitateko proben atarian.
Dozenaka ikasle, selektibitateko proben atarian. (NAIZ Irratia)

2025eko Unibertsitatera Sartzeko Probaren deialdiak hasiera eman dio ekainaren 11ko Errege Dekretuak ezarritako sarbide-proben eredu berriaren pixkanakako ezarpenari.

Astearte honetan abiatu da Unibertsitatera Sartzeko Proba Hego Euskal Herrian, selektibitate eredu berria indarrean sartzearekin batera. Gaur, bihar eta etzi, Hego Euskal Herriko 17.000 ikaslek baino gehiagok egin beharko diete aurre lehen aldiz LOMLOEk ezarritako aldaketei.

NAIZ Irratia Leioako EHUko campusean izan da astearte goiz honetan, probak hastear zirela, giroa bertatik bertara jasotzen.

Jaurlaritza Logoa