Live

Aritz Santamaria Sorbet

Ondarroako herritarrei zientziaren ateak ireki dizkien giltzak 10 urte bete ditu

Ondarroako Zientziaren Giltzak elkarteak 10. urteurrena ospatuko du aurten. Zientziaren dibulgazioan egin duten bidea ospatzeko, egitarau oparoa sortu dute, eta Eduardo Zabala eginiko bideaz aritu da NAIZ irratian, elkartearen helburua «zientzia herritarrei hurbiltzea» izan dela.

Audio_placeholder

Ondarroako herritarrei zientziaren ateak ireki dizkien giltzak 10 urte bete ditu

Loading player...
Zientziaren Giltzak elkarteko zenbait kide
Zientziaren Giltzak elkarteko zenbait kide (Zientziaren Giltzak)

Zientziaren Giltzak elkarteak 10 urte bete ditu Ondarroan eta inguruko herrietan kultura zientifikoa zabaltzen. Zientziaren dibulgazioa da helburu nagusia, baina ez bakarra. Izan ere, zientziaren eta teknologiaren aitzakiarekin komunitatea sortu dute, hausnarketak elkartrukatzeko eta hiritar kritikoak sortzeko. Eduardo Zabalak, elkarteko kideak, NAIZ irratian errepasatu du eginiko bidea, eta taldea osatu dutenen lana goraipatu du ere.

2015ean «hutsune» batetik sortu zuten elkartea: «Hausnarketa baten ondorioz, herritarrek zientzia ezagutu behar zutela ondorioztatu genuen». Izan ere, Zabalak aitortu duenez, «gizartea edozer gauza sinesteko prest zegoen». Horri aurre egiteko, «zientzia herrira» eramateko beharra azaldu du: «Hitzaldi dibulgatiboak antolatu genuen, inguruan apurrak besterik ez zeudelako».

Lehen hitzaldiek izan zuten arrakasta ikusita, hilero hitzaldi bat antolatu izan dute, astelehenetan: «Astelehenak ziren egun aproposenak, orduan futbolik ez zegoelako». Urte luzez 'Paint of science' mundu mailako ekimenean ere parte hartu dute: «Zientziaren gaia tabernetara hurbiltzeko ekimena da».

10.urteurrenarekin batera, 100. hitzaldia egingo dute, eta maiatzean zehar ekimen ezberdinak prestatu dituzte. Orotariko gaiak izango dituzte hizketagai, esaterako; maiatzaren 19an, 20an eta 21ean 'Zientza+Pintxoa' ekimena antolatu dute Ondarroan, Markina-Xemeinen eta Lekeition; edo 22an emakumeei zuzendutako tailerra egingo dute. Maiatzaren amaieran Iker Badiolaren 'El secreto de la naturaleza' dokumentala ikusi ostean, Badiola berarekin hitz egiteko aukera izango da. Ekainean ere zenbait proposamen egin ditu elkarteak.

Jaurlaritza Logoa