Live

Bigarren Kafea

«Ondo dago, eta beharrezkoa da, baina ordenagailu bat da eta listo»

IBMren ordenagailu kuantikoa, munduan instalatutako seigarrena, udazkenean jarriko da martxan Donostian. Albisteak txalo ugari jaso ditu, baina ba al dakigu zer den ordenagailu kuantiko bat? 

Audio_placeholder

«Ondo dago, eta beharrezkoa da, baina ordenagailu bat da eta listo»

Loading player...

Datorren udazkenean jarriko da martxan IBMren ordenagailu kuantikoa, Ikerbasque eraikin berrian, Donostian. Munduan dagoen seigarrena izango da, Estatu Batuetan, Alemanian, Japonian, Kanadan eta Hego Korean daude besteak. 

Badirudi, teknologia horrek konputazio klasikoarekin konpondu ezin diren arazo oso garrantzitsuak konpon ditzakeela eta askotariko aplikazioak dituela. Unai Elordi Hidalgo Adimen Artifizialean doktoreari galdetu diogu ea zer den zehazki ordenagailu kuantikoa. «Orain arte elektronika digital hutsarkein bizi izan gara. Zer gertatzen da konputazio kuantikoarekin? Bada, orain artekoa jasangarria ez denez, beste sistema bat sortu nahi dela fisikaren oianarrietan oinarrituz» esan digu.

Hala ere, ñabardura garrantzitsua aipatu digu: «erabaki estrategikoak nola bideratzen diren jakitea oso garrantzitsua da; konputazio kuantikoa zuk edukitzea ez da hain garrantzitsua, baina besteek badute, zuri ere interesatzen zaizu». Hala ere, onartzen du «hemen IBMk ordenagailu kuantikoa edukitzea garrantzitsua dela, hemengo makinak lehiakorragoak izateko». 

Jaurlaritza Logoa