Live 23:00h - 01:00h

Bigarren Kafea (Errepikapena)

01:00h - 02:00h

Ad libitum

Lide Hernando

02:00h - 04:00h

Zebrabidea (errepikapena)

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

NAIZ Irratia

Euskaraldia «txapa janzteaz harago» doan zerbait da

Udaberri honetan abiatuko den Euskaraldiaren laugarren edizioan izena emateko epea zabaldu dela-eta, Naiz Irratian izan da Goiatz Urkijo Euskaraldiko koordinatzaile nagusia. Aldatutako hizkuntza ohiturak «11 egun horien ostean ere errotzea», nahiko luke Urkijok.

Audio_placeholder

Euskaraldia «txapa janzteaz harago» doan zerbait da

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Izena emateko epearen irekiera iragartzeko ekitaldia, Gasteizen.
Izena emateko epearen irekiera iragartzeko ekitaldia, Gasteizen. (Jaizki Fontaneda | Foku)

Zabalik da jada aurtengo maiatzaren 15etik 25era egingo den egingo den Euskaraldian izena emateko epea. Beti bezala Ahobizi eta Belarriprest txapadun herritarrak izango dira protagonistak eta helburua, euskal herritarron hizkuntza ohiturak aldatzea, norberaren testuinguru eta ezagutza aintzat hartuz. Ariketa sozial erraldoi hau dinamizatzeko helburuz, udaberri giroan egingo da lehen aldiz. Urratsak ematen eta betikotzen jarraitu nahi dutelako, Goiatz Urkijo Euskaraldiko koordinatzailearen arabera, «egia da Euskaraldiak txanpa janzteaz harago eskatzen digula. Beti esan dugu ez dela euskararen aldeko kanpaina bat, txapa janzten dugun momentuan zerbait gehiago eskatzen digu ezta? gure hizkuntza ohituren inguruan hausnarketan jartzen gaitu».

Euren maila gora-behera, euskaraz bizi nahi duten guztiak dira ongi etorriak Euskaraldian, eta euskaraz bizi nahi duten guztien konpromisoa behar du ere. «Guretzako garrantzitsuena da 12. egunetik aurrera ere, 11 egun horietan aldatu ditugun hizkuntza ohiturak errotzea eta mantentzea», dio Urkijok.

Datozen asteetan beraz, izena emateko aukera izango dute Euskal Herriko milaka herritar eta edizio honetan ere entitate eta bestelako eragileen parte hartzea ezinbestekotzat jo dute. Izango dira aurretik hala ere, giroa berotzen hasteko hamaika ekintza, Euskaraldia garatzeko ezinbestekoak diren tokiko batzordeen eskutik.

Jaurlaritza Logoa