Live

NAIZ Irratia

Parekidetasunaren aldarripean, gizontasun ereduak lantzeko estrategia

2030 Gizonduz Estrategia aurkeztu du kanpainaren koordinatzailea den Ander Bergarak: «Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde, gizonen kontzientziazioa, parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzen du». Istribor Kuric soziologoak gidatu duen Maskulinitatearen kutxa ikerketaz ere aritu da.

Parekidetasunaren aldarripean, gizontasun ereduak lantzeko estrategia

Loading player...
Stribor Kuric ikertzailea txostenaren aurkezpenan.
Stribor Kuric ikertzailea txostenaren aurkezpenan. (Endika Portillo | FOKU)

Gizonduz estrategia, «gizonen kontzientziazioa, parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzea du helburu, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde, bai eta maskulinitate askotarikoak eta berdinzaleak sustatzea ere». Ander Bergararen hitzak dira,  kanpaianren koordinatzailearenak. Berriki 2030 bitarteko lan-ildoak gizarteratu dute.

Halaber, Maskulinitatearen Kutxa Ikerketaren berri eman du Bergarak, eta datu bat azpimarratu du: «15-19 adin-tarteko gazteak arau tradizional eta matxistetan kokatzen dira». Dena den, hurrengo adin-tartean, 20-24ko gazten artean, alegia, ehunekoa «nabarmenki» jaisten da. «Sare sozialen bitartez mezu matxistak jasotzen dituzte», gehitu du. Azkenik, gizartean «korronte neomatxista» bat dagoela adierazi du.

Jaurlaritza Logoa