Live

Oinatz Aizpuru
NAIZ Irratia. Haria 2ko gidaria

«Beren kideak horrela tratatzen dituen erakunde bateko kide izateko gogorik ez daukat»

EAEko Gurutze Gorriak triatloi batean motor partikularrak erabiltzeagatik Felix Zubiari bost urtez kargugabetua izateko zigorra ezarri eta Zarauzko komite osoak dimisioa eman ostean, bere bertsioaren berri emateko aukera izan du NAIZ Irratian Zubiak berak.

Audio_placeholder

«Beren kideak horrela tratatzen dituen erakunde bateko kide izateko gogorik ez daukat»

Loading player...
Felix Zubia mikrofonoen aurrean, Zarauzko komiteko kideekin batera egindako agerraldian.
Felix Zubia mikrofonoen aurrean, Zarauzko komiteko kideekin batera egindako agerraldian. (Jon Urbe | Foku)

Felix Zubia Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitateko buruaren aurpegia ezaguna egin zen 2020an Euskal Herri osoan, pandemia garaian hedabideetan egin zituen agerraldi eta analisi ugariengatik. 30 urtez, ordea, Gurutze Gorriko boluntario ere izan da Urola Kostan eta bertan emandako gertakari batengatik hedabideen lehen lerrora itzuli da medikua. Berriki jakin baita bost urteko zigorra ezarri diola Gurutze Gorriaren Berme, Eskubide eta Betebeharren Batzordeak, Zarauzko triatloian motor partikularrak erabiltzeagatik. Argi dute eskualdean, ordea, zerbait gehiago behar duela egon. «Beren kideak horrela tratatzen dituen erakunde bateko kide izateko gogorik ez daukat», dio Zubiak, helegitea jartzeko aukera duen arren, prozesu guztia garatu den moduarekin kritiko. 

Izan ere, erabakiak haserre handia eragin du eskualdean, baita bertatik kanpo ere, Zarauzko Gurutze Gorriaren komite osoak eta Gipuzkoako zuzendaritzak dimisioa emateraino, «erabat neurriz kanpokoa iruditzen zaigulako», Zubiak berretsi duenez.

NAIZ Irratian bere bertsioaren berri emateko aukera izan du Felix Zubiak. Haren arabera, 2016an erori eta galduta gelditu zen parte-hartzaile batean dago guztiaren jatorria. Bazter guztiak gainbegiratzeko motor partikularrak erabiltzen hasi ziren sorosleak, poliziak eta erakundeek horren berri izanda. 2017 egin zen horrela (salbu eta 2021ean, pandemia zela-eta) eta ez zen arazorik izan, 2024ra arte.

Bada ordea, kontua hartu beharreko beste aldagai bat Zubiaren arabera: Urola Kostako herriko Gurutze Gorriaren eta EAEkoaren arteko harremanak tenkatuta daude aspaldian, besteak beste, Itsas Salbamenduko Getariako ontzien kalitatea tarteko. Zubiaren esanetan, «28 urte dituzte. Baditugu txostenak esaten dutenak itsasontzi hauek aldatuta behar luketela edo beraien bizitzaren bukaerara iristen zirela 2017an». Gauzak horrela, «salaketa giro horretan sortu da hau», dio Zubiak, «guk susmatzen dugu lotura dutela, baina ez dugu inoiz ziurtatzerik izango», ondorioztatu du.

Jaurlaritza Logoa