

Live 08:00h - 10:00h
Bigarren Kafea
10:00h - 10:15h
Haria 2 aurrerapena
10:15h - 11:00h
MusikHaria

Donostiako metroaren Mirakontxa-Easo zatian %162,7ko gainkostuaren berri eman du berriki Satorralaia taldeak: 2020ko obren bigarren adjudikaziotik kostuak bikoiztu dira. Mikel Alvarezek, Satorralaia taldeko kideak, Donostian sustatzen ari diren hiri eredua salatu du: «Kosta ala kosta Kontxako zonalde turistiko eta komertzial bat eraiki nahi izan dute».
Herritarren gehiengoa ez datorrela bat hiri eredu honekin aldarrikatu du eta, horrenbestez, «zentzugabekeriatzat» eta «arduragabekiariatzat» jo ditu obrak. «Bultzatzen ari dira hiri eredu bat ez bizitzeko, baizik eta negozioa egiteko», aipatu du Alvarezek.