Live 04:00h - 06:00h

Euskal klasikoak

Sara Iriarte

06:00h - 07:00h

Bidaiari

07:00h - 12:00h

Asteburuko Haria

Eli Pagola Apezetxea

«Atxikimendu nagusia ideologikoa da, baina atxikimendu emozionalak indar asko ematen du»

Zalantzan jarri ezina da Euskal Herrian badugula herri ekimenen historia bat eta, horietan, askotariko transmisioak eman direla. Garaiak, abiadurak, eskalak eta ikuspegiak aldatu eta garatu ahala, ekimenen egokitzeaz bizi izandakoaz solasean jardun gara Joana Dechart eta Marta Barbarekin.

Audio_placeholder

«Atxikimendu nagusia ideologikoa da, baina atxikimendu emozionalak indar asko ematen du»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Sopela. Frackingaren aurkako kalejira Sopela
Sopela. Frackingaren aurkako kalejira Sopela ( Luis Jauregialtzo | FOKU)

Hiru ardatz korapilatu ditugu elkarrengana –sare sozialak, jakintza eta motibazioa–, kontuan izanik badaudela gehiago eta, gainera, honakoek ez dutela zertan ardatz nagusiak izan. Gogoeta lasaiago bat egiteko aukera emango duen eszenatoki bat eratzea da asmoa eta, bertan, bizipenak, usteak, zalantzak eta hausnarketak partekatzea.  

Sare sozialak
Barbak bezala Dechartek posizio argia hartu dute: ez alde, ez kontra; hau ez da zuri edo beltz. Barbaren iritziz, askotariko sare sozialek aukera ematen dute hainbat ekimen oso gertutik jarraitzeko eta egiten dutenaren oihartzuna urrun zabaltzeko. Alde horretatik, interesgarria zaio difusio-modu digitalak eta tradizionalagoak nola uztartzen diren eta, nola, lehenak ere lagun dezakeen modu fisikoan egiten diren ekintzak sustatzeko. Dechartek garaiko moduei erantzuten dien praktika dela uste du eta, askotan alde negatiboak azpimarratzen bazaizkie ere, baduela positiborik, esaterako, hurbiltasun batean sartzeko eta berriak emateko bertan ez direnei.

Batzuentzat, beste borroka batzuetarako harreman eta lotura bat eskaintzen dute  eta zer eremutan zaudenaren arabera, ingururik ote duzunaren arabera edo beste hainbat baldintzaren arabera, gaia edo proposamena hedatzeko modu onena izan daiteke. Argi du, «gogoetatu behar da zer, nori eta nola komunikatu nahi den ikusteko ea sare sozialak baliagarriak edo egokiak diren».

Sorgin-gurpil baten itxura du kontuak, zeren, egun, informatzeko kanal handiena sakelakoa da eta baliatzen dugu, beraz, indartzen dugu, beraz, erabiltzen dugu. Barbak dionez,
«hor egoteari uko egiten diozunean oso kanpora geratzen zara eta, zer gertatzen da ez dagoenarekin? hor egoten ez dakienarekin? hor egoteagatik antsietatez dagoenarekin?»


Jakintza-transmisioa
Zalantza batekin ekiten dio Barbak: «eraginkortasunarekin kontrajartzen dugu jakintzen transmisioa eta demokratizazioa, eta ez dakit horrela ote den». Transmisioa egoten denean, beranduago heltzen direnei bidea errazteko eta parez pare jartzeko modu bat omen da, baina, irakasteak denbora eskatzen du.

Dechartek baliagarritzat jo izan ditu mugimenduetan eman ohi diren lanketak, tailerrak eta barnera begirako ekintzak egitea bakoitzak ikusteko non kokatzen den eta aukera emateko beste lan batzuetan trebatzeko. Gainontzean, beti izango da taldean zer indar eta leku duzunaren araberakoa eta dinamikak eta problematikak errepikatu daitezke. Horren harira, espazio ez-mistoak bere horretan interesgarriak izateaz gain, beste espazio batzuetan parte erosoago hartzeko agentzia hartze bat ere izan daitezkeelakoan dago.

Barbak bestelako transmisio baten oroitzapena ere ekarri du, borroka arteko kide transmisioa. «Momentu batean, AHTaren kontrako borrokatik Fracking-aren aurkakora gertatu zena. Min askorekin bizi izan genuen eta sentsazioa zen “ez dugu lortu, beraz, desegiten gara eta bagoaz hurrengo borrokara”. Hor ardura bat sortzen da, zeren, hau beste toki batetik hasten da eta ez dugu, ez gure zamarekin, ez gure ikuspegiarekin guztiz baldintzatu behar».

Motibazioa
Ekimenekiko atxikimendua eta batzeko motibazioa nondik indartu ote diatekeen ere mahairatu dugu eta, Barbak beretik kontatu du, hain zuzen, transmisioak eta ulerkera zabalak lagundu izan diola borrokekiko atxikimendua eta ezagutza izaten. Solasaldiko helduena dela-eta, zalantza bat partekatu beharra ere adierazi du: hurrengo belaunaldiei begira zalantzak ditut eta ez ote dugun askatu behar. Dechartek amuari heldu dio esanez, memoria garrantzitsua dela, justu, askatzeko.
Apunte gisara, honako gogoeta ere utzi dute: borroka baten atxikimendu nagusia ideologikoa da, baina taldearen atxikimendu emozionala eta espazioak partekatzeak indar asko ematen du.

Jaurlaritza Logoa