Live

Aste honetako Aztarna Solidarioaren tartean, Euskal Gorrak pertsona gorren elkarteen federaziotik Aitor Bedialauneta izan dugu NAIZ Irratian. Interprete baten bitartez hartu-eman hori bermatuz, bestelako elkarrizketa izan da ostiral honetakoa.
Pertsona gorren bizi-kalitatea hobetzeko eta euren eskubideak bermatzeko hainbat gako ekarri ditu Bedialaunetak: irisgarritasuna, hezkuntza, prestakuntza, kontzientziazioa, sentsibilizazioa eta arreta.