Live 04:00h - 06:00h
Euskal klasikoak
06:00h - 07:00h
Bidaiari
07:00h - 12:00h
Asteburuko Haria

Askok eskuak burura eraman dituzte izututa, baina esana zuen zer egingo zuen, baita lehen agintaldian jarri zizkioten mugak gaindituko zituela ere. Promestutakoa betetzen ari dela aitortu behar zaio Donald Trumpi.
Mahai-joko geopolitikoari ostiko bat eman dio, bai, eta Europan bereziki zur eta lur utzi ditu Estatu Batuen aliatu tradizionalak; badirudi sozialdemokratak eta eskuineko liberalak izan direla etorriko zena ikusteko gai izan ez diren bakarrak. Baina deigarri suertatzen beti ere, Trumpek orain pikutara bidali nahi dituen nazioarteko egitura guztiak, bere herrialdeak berak finkatu zituela hein handi batean II. Mundu Gerraren ostean.