Live

Errendimendu fisikoaren maila ona mantentzeko, funtsezkoa da izerdi-tasa ulertzea, hau da, ariketa egiten dugun bitartean orduko zenbat likido galtzen dugun ulertzea. Tasa hori aldatu egiten da hainbat faktoreren arabera: entrenamenduaren intentsitatea, giro-tenperatura eta atleta bakoitzaren ezaugarri pertsonalak. Kalkulatzeko irizpide batzuk kontuan hartu beharra daude, eta Ainhoa Aierdi kirol nutrizionistak eman dizkigu azalpenak.



