Live

Bigarren Kafea

«Orain errepresio egoera surrealista batean gaude, hasieratik injustizia sentimendua dugu»

18.000 pertsona inguru baatu ziren otsailaren 1ean Aroztegiaren proiektuaren aurka eginiko Iruñeako manifestazio nazionalean.

Audio_placeholder

«Orain errepresio egoera surrealista batean gaude, hasieratik injustizia sentimendua dugu»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Manifestazio jendetsua egin zuten larunbatean.
Manifestazio jendetsua egin zuten larunbatean. ((Aitor KARASATORRE | FOKU))

20 urteko kartzela zigorra, 56.000 euroko zigorra eta milioika euroko kalte-ordainak ordaintzeko arriskua ezarri zaie 7 baztandarri Aroztegiaren proiektuaren aurka egiteagatik. 2021eko apirilean makro-proiektua abian jartzekotan zegoela, inguruko herritarrak hondeamakinen aurrean eseri eta protesta pazifiko bati ekin zioten. Ekintza horrengatik akusazioak «talde kriminal antolatu bat» osatzea egozten die, baita derrigortze eta bortxa delituen erantzule izatea ere.

Aspalditik dator Aroztegiaren proiektua, 2003. urte ingurutik. Ordutik, urte luzeak izan dira proiektuaren aurkako ibilbidean, fase ezberdinak igaroz. Lehenengoa, aipatutako 2003. urtean, 'pelotazo-urbanistiko' deritzon horretan lurrak merke erostean, bigarrena 2010. urtean Baztango Udalak lur horien gainean zuen hirigintza arloko eskumena Nafarroako Gobernura pasatzean eta proiektu pribatu eta benefizio propiorako bilakatzean, eta azkena, 2020. urte inguruan hasita, 2021. urtean hondeamakinak lurraldean sartzerakoan. Gaur egun, ordea, errepresio momentu batean salatu du gurean auzipetuen bozeramaile izan den Gorka Laurnagak.

2021eko udaberriko kanpaldiei dagokionez, «gauza aski surrealista eta lotsagarria da, guk egin genuelako gelditzen zitzaigun azken gauza, hori dela desobedientzia zibil baketsu bat», azpimarratu du Laurnagak. Egun horietan «batasun bat» nabari zela ere aipatu digu, izatez, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik joandako jendeak ere parte hartu baitzuen. «Proiektu pribatu bat horrela inposatzea lotsagarria da», gehitu du. 

Gaur egun hutsune legal batean gelditu da proiektua, eta milaka pertsonek bat egin dute aurrera joan ez dadin.

Jaurlaritza Logoa