Live 21:00h - 22:00h
Bilynch
22:00h - 23:00h
Uluka
23:00h - 00:00h
Beste Lau

Abian dira Gipuzkoan erreforma fiskala gauzatzeko alderdi politikoen arteko bilkurak. Gipuzkoako Foru Aldundia Elkarrekin Podemos taldearekin bildu da berriki. Koalizioak bere aldetik proposamen bateratua aurkeztu du, Gipuzkoarako ez ezik, baita Araba eta Bizkaiko Batzar Nagusietarako ere. Proposamena eta negoziazioak zertan diren azaltzeko, Naiz Irratirainoko bidea egin du Miren Echeveste Batzar Nagusietako Elkarrekin Gipuzkoaren bozeramaileak.
Nolakoa izan da GFArekin erreforma fiskalaz izan duzuen lehen bilera?
Ondo esan behar. Bakoitzak mahai gainean jarri du jarri beharrekoa. Gure proposamena badakigu distantzia handia daukala, beraiek planteatu duten zerga berrikuspena honekin. Hau da lehenengo gauza esan geniena, "hau (zuena) ez da erreforma bat". Gogoratu behar dugu, eta uste dut hemen bertan aipatu nuela beste elkarrizketa batean, EAJk legegintzaldi osoan esan du behin eta berriro oso eroso dagoela bere sistemarekin, bere zerga ereduarekin eta ez duela aldaketa sakonik egin nahi, baizik eta berrikuspen batzuk. Hori da aurkeztu dutena berrikuspen batzuk. Guk erreforma bat eskatzen genuen eta erreforma bat jarriko dugu mahai gainean, hainbat puntu garrantzitsuetan, zuzenketa bidez. Gobernuak planteatzen du ea gu prest gauden adostasunetara iristeko eta akordiorako, eta erantzuna da baietz. Beraiek ere baietz esaten dute baina ikusiko dugu benetan zer-nolako prestutasuna daukaten gugana hurbiltzeko.
Aipatu duzu berrikuspen bat egin dela, baina puntu horretaraino heldu bitartean, batzar nagusietan ibilbide luze bat egonda, ponentzia eginda, txosten bat ere egon zen. Egindako ibilbide hori errespetatzen ari da?
Ez da betetzen ari. Baina hori aurreikusi zitekeen kontu bat zen, txostena egiten zen momentuan. Espero genuen betekizun maila altuagoa izango zuela benetan, ikusten genuelako EAJ eta PSEren prestutasuna txosten horretan akordio batera iristeko, seriotasun puntu bat. Gu geu ez ginen sartu, nahiz eta zuzenketa gehienak gu sartu genituen, ez geundelako ados BGAEren aldeko kenkari ekin horretan, are gutxiago etorkizuneko pentsioen egonkortasunaren aitzakiapean.
Galdetuta bat batzar nagusietan joan den astean Aguirre diputatuari bezaren hainbat punturi buruz, bere erantzuna zen, "betetzen" dutela txostena, hainba puntu aztertu direlako.
Merezi izan du orduan ponentziak? ala denbora galtze eta baliabide galtze bat izan da?
Merezi izan du. Hizlari askok aberasgarritzat hartu dute gu geu ere bai batzarkide bezala ba aberasgarri ikusi dugu. Hor geratuko da nahi duenak ikusteko. Nahiz eta momentu honetan dagoen gobernuak ez duen hori entzun nahi, auskalo zer gerta daiteke hemendik bi urte eta erdira eta ponentziak balio du oraingo eta hemendikan bi urteetarako ere bai. Orduan, badakigu zein den egoera, zeintzuk diren hartu daitezkeen neurri fiskalak, edota zer-nolako egoerak eta ereduak dauden hemendikan kanpo ere bai. Danimarkako, Britainia Handiko eta beste leku batzuetako ekonomialariak izan genituen. Osea oso aberasgarria izan da eta horrek balioko digu etorkizunerako ere edozein gauza egiteko.
Aipatuko dugu ere harmonizazioaren kontzeptua. Uste duzu egungo botere banaketak harmonizazioaren kontzeptua desitxuratu egingo duela.
Bueno Bizkaiak honen inguruan bere jarrera aldatu egin du. Uste dut atzo atzo bertan egin zituztela
adierazpen batzuk esanez prest daudela mahai gainean jarri duten berrikuspena baita ere aldatzeko Gipuzkoari eta Arabari laguntzeko. Bizkaiak onartu du publikoki Gipuzkoan eta Araban adosten dena beraiek ere ba aplikatuko dutela. Hori da uniformizazioa. Hau oso teknikoa da. Zer den harmonizazioa? ba oinarriak, tipoak eta horrelakoak. Fiskalitatea xehetasunak egon daitezke. Kooperatibek askoz ere indar indar gehiago daukate Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban baino adibidez.
Errealitatea ez delako berdina hiru lurraldeetan, orduan, egon daitezke xehetasun batzuk baldin
eta lurraldeen arteko lehian ez bagara erortzen. Baina hori gertatu da eta hori salatu dugu, lurraldeen lehia kultura bat egon da.
Elkarrekin Podemosek egindako agerraldian aldarrikatu duzue fiskalitatearen pisua kapitalaren
errentan jarri behar dela. Sozietate zerga ere gakoetako bat da zentzu honetan, gaur egun Gipuzkoan adibidez, tipo orokorra ehuneko 24koa da. Zehaztu duzue zenbatekoa izan behar dun honek?
Kontua ez da hainbeste zein den tipo orokorra, baizik eta kenkarien bidez noraino jaitsi daitekeen. Badakigu hainbat enpresek ez dutela ez dutela ez %4a ordaintzen, nahiz eta zerga %24koa izan gero aplikatzen zaizkielako kenkariak, beste urteetako galerak hogeitamar urtez aplikatu daitezkeelako. Orduan sozietate handienek ez dute ordaintzen ordaindu beharko luketena, hain zuzen ere badagoelako arkitektura fiskal bat non aplikatzen dituzten kenkari asko. Tipo afektibo hori bermatu beharko da. % 15etik ezin da jaitsi, horrek esan nahi duelako bestela, sozietate batzuek ez dutela ordainduko zergarik. Onartezina da.
«Amasako zikloa itxi egingo da; auskalo urte batzuk pasata zer gertatuko den»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
Eskola kirola eta frustrazioa: Nola eragiten du eta nola kudeatu?
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
