Live

Ion Garate
NAIZ Irratia. KirolHaria saioko gidaria

Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean

Nutrizioaz ari garenean elikagaiak etortzen zaizkigu askotan burura, baina ematen ahal diogu hidratazioari behar duen garrantzia? Ainhoa Aierdi Sasoituz zentroko kirol nutrizionistarekin aritu gara honen inguruan, «kirolari askoren akatsa izaten da hidratazioari behar duen inportantzia ez ematea».

Audio_placeholder

Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean

Loading player...
Ion Izagirre Itzuliako etapa amaituta, ur botila eskuan duela.
Ion Izagirre Itzuliako etapa amaituta, ur botila eskuan duela. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Hidratazio egokia mantentzea ez da ura edatera mugatzen, gorputzak eraginkortasunez funtzionatzeko behar dituen likidoak eta elektrolitoak orekatzea baizik. Kirolean, bereziki, deshidratazioak ondorio negatiboak izan ditzake, bai errendimenduan, bai osasunean. Gaitasun fisikoa gutxitzetik lesioak edo karranpak izateko arriskua handitzera arte, hidratazio faltak larriki eragin diezaieke entrenamendu edo lehiaketa baten emaitzei. Horregatik, funtsezkoa da ulertzea ez bakarrik zenbat edan, baita noiz eta nola edan ere, onurak maximizatzeko.

Solasaldi honetan, Ainhoa Aierdi Sasoituz zentroko kirol-nutrizionistak lagunduta, hidratazioak kirolean duen funtsezko zeregina, errendimendu fisiko eta mentalean duen eragina eta likidoak hartzearekin lotutako akats ohikoenak nola saihestu aztertu dugu, besteak beste.

Jaurlaritza Logoa