Live

NAIZ Irratia

«Ernai desoroso zaie gero eta gehiago garelako independentziaren alde antolatutako gazteak»

2023ko irailean Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren espetxeratze agindua salatzeko Gasteizen eta Bilbon egin ziren mobilizazioetan parte hartu zuten Ernaiko 133 kidek jasotako isunen aurkako helegiteen lehen ebazpenak ezagutu dira. NAIZ Irratian izan da Amaiur Egurrola, Ernaiko bozeramailea.

Audio_placeholder

«Ernai desoroso zaie gero eta gehiago garelako independentziaren alde antolatutako gazteak»

Loading player...
Amaiur Egurrola, Ernaiko bozeramailea
Amaiur Egurrola, Ernaiko bozeramailea (Monika del Valle | Foku)

Sententziak Gasteizko ekimenean desordena publikorik egon ez zela dio, isunak bertan behera geratuz. Bilboko kasuan berriz, isunaren desproportzionaltasuna jartzen da erdigunean, eta isunen zenbatekoa jaisten du. Honen aurrean balorazio «positiboa» egiten du gazte antolakundeak,  «frogatuta» geratu delako «Eusko Jaurlaritzak eta Segurtasun Sailak manipulatu asmoz jokatu dutela epaiketan».


Bereziki larria iruditzen zaio Egurrolari Gasteizko kasuari dagokionez Segurtasun Sailak kontzienteki edozein herritarren kontra horrelako operazioak martxan  jarri ahal izatea. Eta gainera, «epaitegi batean adierazi behar izatea beraien ekinbidea zuzenbidearekin bat ez datorrela».


Ostegun honetan Ernaiko bozeramaileak eta Maddi Bilbao abokatuak egin duten prentsaurrekoan azaldu dute Bilboko kasuan ez dela frogatu desordena publikorik ez zirela egon, baina Ertzaintzaren epaiketako errelatoa kontraesankorra izanik, isunen zenbatekoa murriztu egin dela.


Hala ere, epaileak egindako desordena publikoaren inguruko interpretazioarekin ez daude ados eta horretarako, frogabide eta argudio juridiko sendoak dituztela uste du abokatuak, prentsaurrekoan adierazi duenez.


Amaiur Egurrolak argi du Ernairen aurkako operazioa izan dela eta gainera, hori argi eta garbi ikusi dela epaiketan «Segurtasun sailak ez duelako izan bere errelatoari eusteko froga nahikorik». Esan du ez dela kasualitatea: «Ernairen proiektua deserosoa zaielako eta are gehiago momentu honetan gero eta gehiago garelako independentziaren alde lerratzen eta antolatzen garen gazteak».


Epaitegiak borroka eremu


Epaitegiak borroka eremu bezala irakurtzen ditu momentu honetan Ernaik. Batetik jasotako isun eta lege aplikatzeko moduak «aurrekaririk sortu ez dezan bestelako herri sektore eta herri mugimenduentzat». Eta bestetik, «gazteria independentistaren oldarraldi hau gelditzeko».


Azaroaren 28an hasi zen prozesu judiziala ez da amaitu. Gasteizko Administrazioarekiko Auzien lau epaitegi independente ari dira aztertzen gazte antolakundeak aurkeztutako helegiteak. Horietako batek, Auzien 4. zenbakiko Epaitegiak, igorri ditu lehenengo bi sententzia hauek. Eta oraindik, sententziak EAEko Justizia Auzitegiaren aurrean errekurritzeko aukera dago.

Jaurlaritza Logoa