Live
Kartela osatu, taldeekin hitz egin, egunean dena txukun eta denboran joateaz arduratu… baina batez ere dena mimo handiz egitea, hori da Hatortxu Rockeko musika lan-taldeak duen egitekoa.
Udan egin zen azken Hatortxu Rockaren ostean batu zen zeregin horietara Nikolas Leonardo Iruñeko Skabidean taldeko tronpeta-jotzailea. Urte bereziak izaten ari dira berarentzat, izan ere, iazko edizioan, Skabidean taldearen eskutik joan zen Hatortxuko ekitaldi nagusia. 40 minutu rockeko abestia ere egin zuten. Bada, aurtengoa ez da gutxiagorako, Atarrabiari agur esaten ari diren honetan 2025eko Hatortxu Rocken 30. eta azken ediziorako lanean ere ari baitira.
Horretaz guztiaz hitz egin dugu Leonardorekin eta ezinbestean jarraitu beharreko hiru talde ere gomendatu dizkigu.