Live
Sortzearen inguruan aritu gara lehenik. «Sortzen dudanean, gauzak gertatu eta gainditu ostean idazten dut. Atzean uztetik. Triste nagoenean ez dut idazten. Perspektiba batetik idazten diet gertatu zaizkidanei. Zaila egiten zait musika tristea egitea, alaia naizelako».
Lehenengo diskotik bigarrenera egon den bilakaeraz ere aritu da Markez. «Lehen diskoa oso pop kutsukoa zen, antzekoa produkzio aldetik. Konturatu nintzen esploratu egin nahi nuela. Artistak askotan estilo batean sartzen gara, zer egin argi daukagunean. Nik ez neukan argi eta estilo asko entzuten nituen. Estilo ezberdinetan esploratzearen ondorioz atera da horrela diskoa».
Ekoizpen horretan bidelagun izan dituenen garrantzia azpimarratu nahi izan du Markezek. Iker Lauroba eta Josu Erviti jarri ditu adibide modura. «Ikerrek eta Josuk oso ondo ulertzen naute. Esaten diet zer nahi dudan eta hasieran agian ez badute ulertzen ere, buruan dudan hori islatzen amaitzen dute. Lan talde on bat inguruan izateak asko laguntzen du eta oso pozik nago horrekin».
Markezen diskoan Ianire Aranzabek ere hartu du parte kantu batean ahotsa jarriz. Markezek esan digu argi zuela hasieratik kantu horretan Aranzabek parte hartzea nahi zuela. Ianirek berriz ondokoa aitortu digu. «Esti musikatik ezagutu dut eta bidean jendea ondoan izateak ematen dizkizun oparietako bat izan da. Abestia bidali zidanean hasieratik ikusi nuen nire burua bertan eroso. Zuretzat garrantzitsua den pertsona baten kantua iristen zaizunean, beti aurrera».
Entzun Esti Markez eta Ianire Aranzaberekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.