Live
Lehen esperientzia dute Durangon Maskak taldekoek salmenta postu batekin eta gustura daude. «Gure lehen aldia da hemen eta ikusi dugu euskal kulturak baduela sekulako garra; jende pila bat, musikari aunitz, espero dugu urtero etortzea».
Maskaken jatorria 2021ean sortutako Kakola taldean dago. Hainbat taldekide elkarrekin aritu ziren bertan eta orduan hasitako bidearen bilakaeraren ondorioz iritsi dira kantu propioak eta baita estudioko lehen lan luzea ere.
Sorkuntza prozesuari dagokionean, Bettik eraman ohi du lehen ideia lokalera. «Bettik beti du gitarra eskuan, dutxara gitarrarekin doa, lotara gitarrarekin… berak sortzen ditu ideia pila bat». Letrei dagokienean, ez dituzte beraiek idazten. Kantuak sortzen dituzte baina melodia ez dute egiten letra jaso arte.
Durangon izaten ari diren harrerarekin pozik daude eta orain arte nagusiki Ipar Euskal Herrian egin duten bidea hegoaldera hedatu nahi dute. Zuzenekoei begira, ari zaizkie ateratzen eta Hatortxu Rock jaialdian eta Gasteizko Jimmy Jazzen ariko dira epe laburrean, besteren artean.
Entzun Maskak taldeko Betti Albor eta Battitt Etchartekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.