Live
Bi urte pasa dira Unai eta Naiak Harkaitz Canoren hilketaren misterioa argitu zutenetik. Naiak orain Elkar Argitaletxean egiten du lan, eta Unai langabezian dago, baina berriro elkartuko dira beste misterio baten ondorioz.
Zumeta margolariaren estudioan, kasette zahar bat agertu da. Mikel Laboaren abestiak dirudite, baina orain arte argitaratugabeko kantak dira. Antza, Durangoko Azokan kaleratuko dute diskoa primizian baina, egun hori iritsi aurretik, lapurtu egingo dute lana.
Nor da lapurra? Zergatik? Euskal kulturarekin zerikusia duen norbait izango da? Naia eta Unai burubelarri ariko dira ikerketan.
Lehenengo atalean, bidelagun izango dituzte Iñaki Salvador eta Kaki Arkarazo.
Sports
«Iazkoa hobetzea zaila izango da, baina horretan jarri behar dugu arreta»
Sports
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
Sports
«Uste dut gaitasuna erakutsi dugula kantxa osoan jokatzeko»
Sports
Batek, behintzat, Lau eta Erdiko finalerako txartela lortuko du
IRRATIA