Live
Lehen kantu kuttun bezala Bloñ taldearen 'Erbiak' kantua aukeratu du Xalbatek. «Oso sinpleki, uste dut kantu honek gaur egungo gizartearen funtzionatzeko era azaltzen duela, gizakiak erbiak garela, edozein lekutara abian goazenak, gelditu ezinda».
Bigarren kantu gisan Olaia Inziarteren 'Denak begira daudelai' ekarri nahi izan du Xalbatek. «Ez nekien Olaiaren zein kantu aukeratu baina honek niri barneko mugimendu edo ezinegon hori sortzen didalako aukeratu dut, Olaiak transmititu ohi duen energia gaindosia ondo islatzen du kantu honek».
Xalbatek aukeratutako hirugarren kantua Izaki Gardenak taldearen 'Amaieratik hasi' izan da. «Uste du kantu honek askotan lagundu izan nauela momentu zailetan, eta egia esan, geldi egoteko eta pentsatzen hasteko kantua izan da momentu askotan».
Azken kantu gisan Hemendik At taldearen 'Eskutitza' gomendatu nahi izan digu Xalbatek. «Zaila egin zait hautatzea, baina nire ikasle garaiaren nostalgiko handi bat naizenez, kantu hau aukeratu dut, ostegun gauetan Gasteizen taberna horrekin ixten genuelako, oroitzapen gozo horrekin geratuko naiz».