Live

NAIZ irratia

Entzungai, Txiltxoko, Ollokiegi eta AimarZ-ren 'Beste Bat' saioak

Entzungai daude jada azaroko 'Beste Bat' saio kolektiboko azaroko lehen aleak. Oiartzungo Txiltxoko taldea, Ollokiegi bakarlaria eta musika urbanoa egiten duen AimarZ dira azaroko gonbidatuak.

Azaroko BESTE BAT saioetan parte hartu dute TxilTxoko, AimarZ, Ihana eta Ollokiegi
Azaroko BESTE BAT saioetan parte hartu dute TxilTxoko, AimarZ, Ihana eta Ollokiegi (NAIZ IRRATIA)

Andoni Ollokiegi, Txiltxoko kolektiboa eta AimarZ musikaria gonbidatu ditugu azaroan zehar 'Beste Bat' saioak egitera.  'Beste Bat' saioak aukera bikaina dira euskal talde eta musikariak ezagutzeko, baina haien kantu kuttun eta erreferentzialen berri izateko. Alegia, kantu eta talde berriak ezagutzeko saio ederra dela 'Beste Bat'. Azaroko hiru musikari gonbidatuez gain,  Ihana Iriondo rmusikari egoiliarraren kantu hautaketa ez da faltako. 

Goizean esnatu eta egiten duen AimarZ-ak egiten duen lehendabiziko gauza musika kaskoak janztea. Bere egunak beti badu soinu banda berezia, eta horiek guztiak konpartitu ditu NAIZ irratiako 'Beste Bat' saioetan. Orokorrean kantu aktualak eta erritmo bizikoak aukeratu ditu AimarZak, Euskal Herrikoak zein atzerriko kantuak, bere kantu propioak ere pintxatu ditu. Hauxe duzue Aimar Zuriarrain Asurmendik ekoiztutako azken kantua, baina bere Youtube kanalean berak sortutako kantu andana dituzue aditzeko.

Andoni Ollokiegi musikaria ere badago parte hartzen azaroko 'Beste Bat' saioetan. NAIZ irratiako mikrofonoak aprobetxatu ditu bere azken lana aurkezteko. Horrela 'Alinatua' diskoan dauden kantuak banaka aurkeztu ditu eta horiek sortzeko prozesua azaldu. Diskoak gehiago gehiago jakin nahi baduuze entzun Musikaharia saioan egin zuen elkarrizketa.

Oiartzungo Txiltxoko kolektiboaren kantu erreferentzialak ezagutu ditugu 'Beste Bat' saioetan.Peru Bengoetxea, Ian Villar, Xabier Gastesi eta Endika Gonzalez elkartu dira eta intentzioa zera da, Txiltxoko kolektiboaren unibertsoa ezagutaraztea. Denbora da Txiltxokok diskoa ateratzen ez duela, baina berriki kaleratu dute, La Txama taldearekin batera, sona handian izan zuen 'Puro Gudari' kantua.

Azaroko saioak entzungai dituzue NAIZ irratiko webgunean eta podcast plataformetan.

Jaurlaritza Logoa