Live

Bigarren Kafea

INDABE: «Jende askok egin du bidea gu gaur hemen horrrela aritzeko»

Indabe taldeko Uxue, Nora eta Peru izan ditugu Bigarren. Donostiako Antiguo auzoan hazitako hiru lagunek musikarekiko maitasuna partekatuz Covid ostean abiatu zuten taldea. Geroztik, 'Noiz arte?' izeneko maketa eta single sorta bat kaleratu dituzte.

Audio_placeholder

INDABE: «Jende askok egin du bidea gu gaur hemen horrrela aritzeko»

Loading player...

Haien lekua egiteko saiakeran dabilen talde gaztea da Indabe, eta zuzenean galdetu diegu, musikaren bidean lekua aurkitzea zer ote den. «Talde zerrenda bat aipatzen denean gurea ere bertan ikusteko nahi hori izan daiteke, jai batzorde batek adibidez. Guk leku hori nolako den ikusteko eran ere izan daiteke, leku hori nolakoa den hobeto jakin eta gure sentitzearekin. Defendatu nahi dugun zerbait proposatu nahi dugu, oraindik aurkitzen gabiltza solidoa izan behar den hori».


Lehen maketaren inguruan aritu gara, gaur egun bizi duten bilakaeraren abiapuntua izan zena. Ze asmo zuten hasiera hartan? «Indabe horrek etxean eta lokalean sortutako guztiari leku bat eman zion, abestiak genituen, baina proposamena ez, bertsio talde bat ginen eta bagenituen kantuak, beraz pentsatu genuen momentua zela hauek grabatu eta bideari ekiteko, hemendik aurrera nahiz abestiek norabide koherentea izan, ez dugu helmuga garbi bat».

Maketa horrekiko sentitzen dute, hala ere, distantzia bat, zergatik da hori? «Kariñoa diogu, baina bai, hasierako pausoa izan zen, zentzu bat ematea falta zitzaien kantuei eta orain begiratuta, hurrengo pausoa sortzen ari garen honetan maketa hori atzean geratzen zaigu, bere garaian balio zigun, eta abesti batzuk moldatu ditugu».

Sortze prozesua ere izan dugu hizpide. Etxean egindako ideiak taldera nola ekarri zituzten hasiera hartan? «Orain diktaduralagoa da taldeko dinamika, diktadura demokratikoa, lehen demokratikoagoa zen, (barreak) ekarri eta horren inguruan eraikitzen hasten ginen, hala zen, gaur egun detaile gehiago sartzen saiatzen gara. Orokorrean Uxuek ekartzen ditu ideiak, eta gero bakoitzak bere alea jartzen dio».

Estrukturak, dinamika, errepikak. Zeri ematen diote garrantzia Indabe taldekoek kantu bat sortzean? «Lehenago inertziaz ibiltzen ginen, orain ingurukoari begiratzen diogu, presenteago dugu ondo lantzearen garrantzia, lehenago presa handiagoa genuen, eta gu gehiago betetzen gaitu honek». «Oreka bat aurkitu behar dugu, sortu eta zuzenean defendatu behar den horren artean, gure artean oreka hori bilatzen gabiltza, ez da erraza izaten».

Lagun artean sortu zen Indabe taldea, auzoan, eta horrek garrantzia handia izan du taldearen bilakaeran. «Txikitatik ezagutzen gara, musika eskolan ere aritu gara elkarrekin, auzokoak gara hirurok, eta hasieran ere laguntasun hori zen bultzatzen gintuena, orain ere bai, orain musikari pisu gehiago ematen diogu baina laguntasuna da oinarria». «Ez da ohikoena, baina baditugu garai bereko erreferenteak, Herenegun taldea gure institutuan sortu zen, gure inguruan zortea izan degu arraroak ez izateko, ikusten genituen helduagoak ziren horien pausoak, eta bidea eginda zegoela sentitzen genuen». «Garai hartan ez genituen horrenbeste gauza egiteko, covid garaia zen, ez genuen beste ilusiorik, garai horretan intentsua azen, gaur egun gutxiago pentsatzen dut baina pentsatzen dudana benetakoa da».

Kontzertuak ere jo dituzte orain artean, talde bezala zein indargune eta ahulgune atzeman dituzten galdetu diegu. «Ahulgune bezala esango dugu entseguetan dugun motibazio hori transmititzea falta zaigula zenbait kontzertutan, ondo jotzen kontzentratzen garelako. Baina era berean, indargune bat ere bada hori, diskoa oso modu koherentean defendatzen dugulako, entzuten den hori jotzen dugu».

Jaurlaritza Logoa