Live

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria
Interview
Iñigo Ugedo
EHUko Ikasle Kontseiluaren Lehendakaria

«Kanpaina kuriosoa edukitzen ari gara eta ziurrenik ikasle gehiagok bozkatuko dute»

Errektoretzaren hauteskundeetarako astebete falta denean, Naiz Irratiak Leioako campusean egin duen saio berezian parte hartu du, Iñigo Ugedo EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakariak. Ikasleek pisu gehiago edukitzea nahi du, baina baita hauek gehiago parte hartzea ere.

Audio_placeholder

«Kanpaina kuriosoa edukitzen ari gara eta ziurrenik ikasle gehiagok bozkatuko dute»

Loading player...
EHUko Leioako Campusaren artxiboko irudia.
EHUko Leioako Campusaren artxiboko irudia. (Luis Jauregialtzo | Argazki Press)

Ferreira eta Bengoetxea errektoregaien eztabaidaren aurretik eta unibertsitate publikoko hauteskundeak gerturatzen ari direnean, ikasleen erantzuna zein izango ote den da zalantza nagusietakoa. Ikusteke ezohiko kanpaina honek historikoki ikasleen artean izan den parte hartze eskasa iraultzeko balio duen, baita ere noski, Ferreiraren proiektua berresten duten ala norabide aldaketa baten alde egiten duten Joxe Ramon Bengoetxearekin. Ikasleen pisua %20 ingurukoa izanik, gauzak estu badaude ezin da baztertu hauen botoa erabakigarria izatea balantzak alde batera edo bestera egiteko. Galdera guzti hauei erantzuteko Naiz Irratiak Leioako campusean jarri duen analisi mahaian izan da Iñigo Ugedo EHUko Ikasleen Kontseiluko Lehendakaria.

 

Analisi mahaian aipatzen genbiltzan plataforma digital ezberdinak dauzkala EHUK. Nekeza izaten da hala lan egitea? Nola bizi duzu afera hau?

Ba bai, esan duzun moduan, zahartuta daude eta pilo bat daude eta askotan ikasleak galtzen gara plataformen artean. Orduan, gure eskarien artean, adibidez, plataforma bakarra ezartzea eskatu diegu. Gaur egungo plataformak gaurkotu behar dira, ziur.


Gaurko jardunaldi honetan albistea Ferreira eta Bengoetxea hautagaien arteko eztabaida izango
da. Nolakoa izango da?

Bueno, ba eztabaida polita izango dela suposatzen dut. Orain, bi ordu
barru edo hiru ordu barru edukiko dugu (goizeko bederatzietan egin ditu adierazpenok) eta bi hautagaiak etorriko dira. Bost bloke antolatu ditugu. Gobernantza, azpiegiturak, partaidetza, ikasleen partaidetza eta beraz, ikasleei bideratutako eztabaida bat da eta nahiko harrera ona edukiko duela uste dugu eta ea betetzen dugun areto nagusian dauden 807 eserlekuak.


Arau propioaren bat ezarriko diezu iraupenari dagokionez?

Bai. Bloke bakoitzeko zortzi minutu dituzte. Adibidez, bi minutu gobernantza blokean bai proposamen edo ideia klabeak azaltzeko eta gero beste sei minutu eztabaidatu ahal izateko haien artean. Guztira, zortzi minutu bakoitzeko. Hau da, lau minutu aurkezpenerako eta 12 minutu eztabaidatzeko.

Soilik gazteleraz izango da eztabaida?

Elebiduna izango da edo behintzat ikasle konseilutik elebiduna izatea nahi dugu. Baina ikusiko da bertan nola izango den. Printzipioz ni moderatzailea izango naiz, bi hizkuntzatan egingo dut eta haiek uste dut ere bi hizkuntzetan egingo dutela, baina ikusiko dugu.

Uste nuen saio gazteleraz izango zela, baina ez dela. Eta pozten gara. Ikasleen artean bada interes propiorik errektoretzarako hauteskundeen baitan.

Ba datuek ezetz diote. 2012an %3k bozkatu zuen, 2016an Nekane Balluerkarekin, %5ek eta 2020an Eva Ferreirarekin, %2 gutxi gorabehera. Alegia, datuei begiratuz ba ezetz esango nuke, baina aurten egia da lehen aldia dela 16 urteetan bi hautagai aurkezten direla eta ziurrenik gehiago mugituko gara ikasleen artean gainera. Kanpaina nahiko kuriosoa edukitzen ari gara eta ziurrenik ikasle gehiagok bozkatuko dute.

Bozketa egiteko garaian ikasleen botoa %20 inguru balio du. Zer esango zenuke boto banaketaren sistema honetaz?

% 22a da. Esan behar da estatutuak aldatzen direnean ehuneko 25era aldatuko dela. Estatutuak hurrengo urtean  aldatuko dira. Tira, gutxi iruditzen zait. 45.000 ikasle gara eta, uste dut 6000 irakasle direla. Orduan, portzentajeak ikusita, arraro egiten zaigu, baina egia da ikasleak tarte baterako gaudela unibertsitatean lau, bost, sei edo zazpi urtez egoten gara bertan. Orduan normala da pisu gutxiago izatea. Gainera, ikasleen partaidetza datuak ikusita, ez dakit, ona izango ote zen. %50 izatea, ez, baina nire ustez txikia da eta apur bat gehiago gainditu beharko zen.

40 proposamen ezberdin helarazi dizkidazue hautagaiei. Ez dakit, nolakoak dira hauek eta nolako harrera izan dute hautagaien artean.

Harrera ona izan dute, ia guztiak sartu dituzte era batean edo bestean; denetarik dago, eraikuntzen egoerari buruzko proposamenak, matrikulen prezioen murrizketa.... Gure ustez garrantzitsua da errektoretza taldeak, ateratzen den errektoretza taldeak, negoziatzea Eusko Jaurlaritzarekin matrikulen prezio horiek murrizteko. Arreta psikologikoa hobetu behar dela ere sartu dugu.

Azkeneko azkeneko horretan sakonduko dugu. Fokua arreta psikologikoan jarri delako. Arazoak daude arlo honetan.

Bai. Egun hiru psikologa daude bakarrik 45.000 ikasleentzat. Oso gutxi dira. Eta eta normala da gaur egun proposamen hau sartzea gazteei esker arreta psikologikoaren garrantzian eta osasun psikologikoaren garrantzia jarri delako fokua. Beraz, normala da neurri hau sartzea eta finantzaketa falta handia daukate zerbitzu horretan eta gainera, nire ustez txarto enfokatuta dago. Zerbitzu hori oinarritu behar da ez jada existitzen diren problemak konpontzen, baizik eta arazo horiek ekiditen.

Nolako balantzea egingo zenuke ikasleek unibertsitatean duten parte-hartzeaz eta honetarako mekanismoez?

Pena da, baina ez, ikasleen artean partaidetza sentimendu hori ez dago oso indartua. Hemen zortziretatik zortziretara egoten naiz egunero, baina orokorrean parte hartzea oso txikia da. Badaude batzuetan parte hartze handia duten elkarteak, baina normalean oso gutxi izaten da. Bi hautagaiek neurriak neurriak proposatu behar dituzte eta proposatu dituzte arazo hori konpontzeko.



Jaurlaritza Logoa