Live

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Nick Linbött talde arrasatearrak debuteko lan homonima kaleratu du

Rebel rock estiloan eta haizezko instrumentuek ematen dioten dotoreziaz dator Nick Linbött taldea. Talde berria dira baina ez hasiberriak, Never Surrender, Los Galerna, Screamers & Sinners edota Libertad Condicional taldeetan aritutakoak baitira bertako musikariak. NAIZ Irratian izan dira.

Audio_placeholder

Nick Linbött talde arrasatearrak debuteko lan homonima kaleratu du

Loading player...
Nick Linbött taldeak debuteko lana kaleratu berri du 2024ko udazkenean.
Nick Linbött taldeak debuteko lana kaleratu berri du 2024ko udazkenean. (Nick LINBÖTT)

Arrasate beti izan da punk izpirituaren eta kaskamotz mugimenduaren bueltan erreferentziazko taldeen sorlekua, baina azkenaldian estilo aniztasuna geroz eta nabariagoa da. Mondra&Roll ekimenak ere publiko dezente batzen du Monterron parkean uztaila hasieran eta bertan aritzeko moduko talde horietako da Nick Linbött.

Ibai Akizu (saxo-tenorea), Peru Atxa (baxua), Jagoba Domingo (gitarra), Marina Garmendia (saxo-baritonoa), Rober Gurt (bateria) eta Andoni Iñurritegi ‘Pottoko’ (abeslaria) dira taldea osatzen dutenak eta disko homonimoa kaleratu berri dute. Rocka da lantzen dutena, swing dezente duen musikarekin eta Brian Setzer bezalako artisten ukituak ere baditu. Punk mundutik datoz musikarietako batzuk eta «ikasketa prozesu baten emaitza» da lehendabiziko disko hau.

Zortzi kantuz osatutako diskoa da, Martin Capsularekin Bilboko Silver Recording Studion grabatua eta dagoeneko zuzenekoak eskaintzen ere badabiltza, Aurrera Bolie egunean Arrasateko gaztetxean, Aretxabaletako Herrixa Kuartelera egitasmoaren barruan edota Burlatako Udazkena Blues jaialdian aritu baitira. 

Gehiago ere ziur etorriko direla. Bitartean, goiko aldean daukazue NAIZ Irratiko MusikHaria saioan Peru Atxa eta Jagoba Domingo taldekideekin izan genuen elkarrizketa entzuteko moduan.

Jaurlaritza Logoa