Live

Bigarren Kafea

«Sortu daitezke islak, oasi txikiak… baina zailki bizi daiteke heteroarauetik at»

'Elgoibarko LGBTI+ pertsonen bizipenen bilketa' liburua egin dute Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak eta Hiruki Larroxa kooperatibak elkarlanean. 

Audio_placeholder

«Sortu daitezke islak, oasi txikiak… baina zailki bizi daiteke heteroarauetik at»

Loading player...

Zerk mugatzen du zer den onargarria eta zer ez? Zerk definitzen du gu bat? Eta zerk komatxo artean normala dena? Bada 2022an Elgoibarren egindako ikerketa batek dio Elgoibarren, Euskal Herriko beste herri eta hiri guztietan bezela, heteroaraua dela horietan eragina duen indar handiko egitura hori. 

Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak eta Hiruki Larroxa kooperatibak egindako ikerketa honen fruitua izan da 'Elgoibarko LGBTI+ pertsonen bizipenen bilketa' liburua. Hiruki Larroxako Egoitz Arbiolek idatzitakoa eta Janire Rodriguezek ilustratutakoa. Honen arira gaur egun LGTBI+ kolektiboaren inguruan aritu gara idazlearekin, eta aipatu digu aurrerapausuak eman badira ere asko dagoela ikasteko: «Gaur egun zentzu komunaren parte da zenbait galdera ez egitea eta LGBT pertsonen bizitzak zalantzan ez jartzeak, bagoaz apurka apurka ikasten». 

Liburuak LGTBI+ teoriaren inguruan hitz egin eta gero, Elgoibartarren bizipenak barnebiltzen ditu eta besteak beste heteroarauaren barnean bizitzearen ondorioak ere biltzen ditu. «Gizarte egitura orok barne hartzen du disidentzia, baina beti izango duzu nolabaiteko harremana egiturarekin; sortu daitezke islak, oasi txikiak… baina zailki bizi daiteke heteroarauetik at», azaldu du Arbiolek. 

Kolektiboko pertsonek jasaten dituzten indarkeriez aritu da Egoitz gaurko saioan eta azpimarratu du bizigarritasunerako politika publikoak eta aitortzak beharrekoak direla. Horrez gain gehitu du erreakzionalismoaz gain eredu alaiak sortzea beharrezkoa dela: «Manifestazioetatik haratago, eredu alaiak behar ditugu; alaitasunetik gauza asko egiten dira, baina hedabideetan ikusten dena beste alderdia da». Honen inguruan eta gehiagoz aritu da gaur gurean Egoitz Arbiol Albeniz. 

Jaurlaritza Logoa