Live

Oiartzun Burujabe ehun ekonomiko, sozial, instituzional eta heritarra barnebiltzen dituen egitasmoa da. Zibilizazio krisiaren aurrean, Oiartzungo herriak proposatzen duen alternatiba praktiko bat. Ibon Mitxelenak azaldu duenez, asmoa «etorkizuna aurreikustea» daa. «Oiartzun eta Euskal Herri burujabe batera bidean gaurdanik hasi beharra dago planifikatzen, pentsatzen eta egiten».
Urriaren 17tik 19ra herrigintza eta udalgintza eraldatzailearen ikuspegitik hainbat esperientzia ezagutu eta hausnartzeko solasaldiak antolatzeaz, gain ondo pasatzeko parada ere izango dute ‘Burujabetzak’ jardunaldian.


