Live
Ondo ezagutzen du Pedro Almodovar zine zuzendariak Donostiako Zinemaldia. 1980an izan lehen lehendabizikoz ´Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montón´ bere lehen film luzearekin, Zuzendari Berriak saialean lehiatu zen orduan. Ia mende laurden beranduago, Zinemaldiaren 72. edizio honetan lehiatik kanpo etorriko da Pedro Almodovar, Donostia Saria jasotzeko eta Veneziako sari nagusia eraman duen bere azken lana aurkezteko 'The Room Next Door'.
Zinemaldiak Almodovarren talentu artistikoa eta berezko estilo bisuala azpimarratu nahi ditu sari honekin. Jaialdiaren arabera, emakumezko pertsonaien idazketagatik gailentzen da zinemagilearen lana, baita gai sozialak lantzeagatik ere. Tilda Swinton aktore ingelesak emango dio saria, gainera, Almodovarren azken filmeko protagonista da Julianne Moorekin batera.