Live

Bigarren Kafea

«Lehenengo aukera Lara Izagirrek eman zidan; ‘Nora’ izan zen nire erakusleihoa»

Pelikulen estreinaldiez harago, Donostiako Zinemaldiak hitzordu ugari eskaintzen dizkigu; festak, afariak, erakusketak eta kontzertuak. Azkeneko horien artean, klasiko bihurtu da belodromoko ‘Kontzertua & Proiekzioa’.

Audio_placeholder

«Lehenengo aukera Lara Izagirrek eman zidan; ‘Nora’ izan zen nire erakusleihoa»

Loading player...

Aurtengo emanaldiaren musikagile horietako bat da Paula Olaz. Musikari nafarrak lau film barne hartzen dituen suitea eskaini du: ‘Alguien que cuide de mí’, ‘Verano en rojo’, ‘Calladita’ eta ‘Bajo terapia’. «Zuzendari batzuk besteak baino musikalagoak dira; baina azken hauek kontrol gehiago nahi dute eta zailagoa izan daiteke prozesua» kontatu digu musikariak.

«Pelikula komertzialak egiten ditut, baina baita autore kutsua duten horiek ere eta azkenaldian telesail munduan sartzen ari naiz» aitortu du. Hori bai, lanak banaka-banaka egiten ditu. «Nik ezin dut aldi berean bi pelikuletan lan egin; oso pertsona lasaia eta kontziente naiz, musikarekiko dudan maitasuna ezin dut galdu», dio Olazek.

«Pascal Gaigne konpositorearekin lana egiteko etorri nintzen Donostiara, eta hemen hasi zen niretzat dena». Horregatik da hain berezia Zinemaldia berarentzat. «Lehenengo aukera Lara Izagirrek eman zidan; ‘Nora’ izan zen nire erakusleihoa». Ordutik, hamarnaka lan egin ditu, bakoitza bere erara. «‘Indarkeriaren Oi(h)artzunak’ lanean Ander eta Amaiak argi zuten soilik pianoa nahi zutela».

Jaurlaritza Logoa