Live
Udazkenero bezala, euskaraz mintzatzeko elkartzen diren kuadrilla horiek loratuko dira Euskal Herrian zehar. «Asmoa da euskara ezagutzetik jauzia ematea erabilerara», azaldu dio Naiz Irratiari Maider Agirre Euskaltzaleen Topaguneko Mintzapraktika saileko arduradunak. 1993tik euskara hitz egiteko «guneak eta uneak» sortzen ditu urtero Mintzapraktikak, euskara landu nahi duten horientzako abagune erosoak sortuz eta kasu gehienetan lagun talde berri bat utziz bidean.
Euskaldun berriak, euskara galdu duten horiek, edota konfiantza bereganatu nahi dutenek ateak zabalik dituzte (baita izena emateko aukera ugari ere). «Edonor» delako ongi etorria mintzalagun izateko, eta ez ahaztu, euskaraz dakitenek ere rol garrantzitsua dutela egitasmoan bidelagun gisa.