Live

Sara Iriarte

Irati Bañuelos (ELA), Madrilgo bileraren ostean: «Gamesan ez dago inor sobran»

Siemensek iragarritako kaleratzeek Euskal Herrian izango duten eragina ez dago argi baina ELA sindikatuak kaleratze masibo berri baten beldur da Enplegu Mahaiaren lehen bileraren ostean. 

Audio_placeholder

Irati Bañuelos (ELA), Madrilgo bileraren ostean: «Gamesan ez dago inor sobran»

Loading player...
Gamesaren Sarrigurengo lantegia
Gamesaren Sarrigurengo lantegia (Jagoba Manterola | FOKU)

Siemens multinazionalak ehunka kaleratze iragarri zituen hedabiden bidez eta kezka eragin zuen, adibidez, Sarrigurengo Gamesaren lantegian. Bertan 1.600 langile daude eta ehunka izan daitezke kaleratuak. 

Astearte honetan izan da lehen Enplegu Mahaiaren bilera Madrilen, Lan Hitzarmenak arautzen du marko hau abiatzea balizko kaleratzeen prozesu bat hasi aurretik. ELAren izenean Irati Bañuelos izan da bilera horretan eta NAIZ Irratiari azaldu dio positiboa dela mahaiaren osaera, hedabideen bidez ezagutu dena modu ofizialean azaldu dietelako, baina lehenagoko kaleratze masiboetan izandako prozedura berbera ari direla martxan jartzen. 

Multinazionalaren erabakiek gurean izango dituzten ondorioak zehatz-mehatz ezagutu gabe, baina Bañuelosek argi dio, «Gamesan ez dago inor sobran». Salatu du Gamesa parte den multinazionalak irabaziak izan dituela eta milaka langileren bila dabilela, ondorioz kaleratzeek ez luketela lekurik izan behar uste du. Gainera, instituzio publikoek «gehiago egin dezakete», bere ustez, Gamesak «diru publiko asko» jaso duelako eta ordainean ez delako izan enplegua mantentzeko inolako bermerik.

Irailaren 24an izango dute Enplegu Mahaiaren hurrengo bilera eta baliteke bertan argitzea multinazional alemaniarraren erabakiaren ondorioak zein diren. 

Jaurlaritza Logoa