Live

Hegoi Belategi

GuraSOS plataforma: «URA agentziaren irudia zalantzan jarri dute»

Zubietako erraustegian pasa den igandean balizko isuri batez ohartarazi eta GHK-k dena «bulo» bat dela esan ostean, euren salaketari eutsi dio GuraSOS plataformako Joseba Belaustegik. Era berean, azpiegituran berriki izandako sute baten berri eman du.

Audio_placeholder

GuraSOS plataforma: «URA agentziaren irudia zalantzan jarri dute»

Loading player...
GuraSOS plataformak pasa den igandean partekatutako irudia.
GuraSOS plataformak pasa den igandean partekatutako irudia. (@tgurasos)

Zubietako erraustegitik oso gertu dagoen Arkaitzerrekan izandako azken balizko isuriak aurrez aurre jarri ditu berriz ere GuraSOS plataforma eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa. Plataformak zabaldutako irudietan errekako ura marroixkatik gorrixkara doan kolorearekin ikus daiteke eta hodi bat atzeko partean.

Balizko kutsadurarena da plataformarena ohartarazpena. Guztiz kontrakoa, fenomeno naturalaren hipotesia defendatzen du erraustegiaren erakunde kudeatzaileak. GHK-k ohar bidez azaldu bezala, "kolore gorrixkako ferroso finen isuria urtero gertatzen den fenomeno naturala da, bero eta ur eskasiazko hilabeteetan eta ez da isurketen edo Gipuzkoako Ingurumen Guneko industria-jardueren ondorio". Eta argudio bezala, URA, Uraren Euskal Agentziak beharrezko egiaztapenak egin zituela zioen GHK-k.

«URA agentziaren irudia zalantzan jarri dute», dio GuraSOS plataformako Joseba Belaustegik, «URA agentziak ez du ikerketa abiatu ere egin are gutxiago txostenik egin. Analisien emaitzak ez daude oraindik eta ondorioek luzerako joko dute». Beste modu batera esanda, Belaustegiren arabera, «URA agentziak ezin du baieztatu zer izan den edo zer ez; bi egun pasa dira besterik ez», gaineratu du.

Dena den, Zubietako Erraustegiaren erakunde kudeatzaileak euren salaketa «bulo» bezala, jotzeak ez du harritu GuraSOSeko ordezkaria, euren aurkako «komunikazio estrategia» ohikoa delakoan. «Gogoratu behar dugu duela bi urte gertatukoaren aurrean beraiek berdina esan zutela, gezurra zela. Lau aldiz atera zituzten komunikatuak esanez, gurea gezurra zela eta azkenean onartu zuten egia zela», adierazi du Belaustegik.

Aurrekariak

Bi aldeen arteko salaketa gurutzatuak hobeto ulertzeko, Zubietako erraustegian izandako isurien aurrekariak jarri behar dira mahai gainean. 2020an izan zen lixibiatuen lehen isuria eta bi urte beranduago bigarrena, eta ikerketapean jarri ziren. Aurrekari horiek bultzatu dituzte GuraSOS plataforman, azken gertakari hau ere salatzera, isuri toxikoa denik baieztatu gabe, baina gardentasuna eskatuz.

Kasu honetan deigarria izan daiteke, GuraSOSek egindako zehaztapena; Belaustegiren esanetan argazkia egin zuen pertsonak ziurtatu du, «erreka puntu horretatik gora garbia datorrela».

Sute berri bat

2022ko isuriaren jatorria, fosoan izandako sute batean omen zegoen GHKren arabera. Bada, Donostiako Suhiltzaileek astelehen honetan beste sute txiki baten berri eman dute, GuraSOS plataformako kideak Naiz Irratian azaldu duenez.

 

Jaurlaritza Logoa