Live

Jaialdiz jaialdi dabil Shinova taldea ‘El presente’ azken diskoa aurkezten

Talde bizkaitarrak udaberrian kaleratu zuen beren estudioko lanik berriena, ‘El presente’. Uda honetan batean eta bestean aurkezten dabiltza diskoa, tartean Bilbao BBK Liven edota Donostiako Jazzaldian.

Audio_placeholder

Jaialdiz jaialdi dabil Shinova taldea ‘El presente’ azken diskoa aurkezten

Loading player...
Shinova taldeko Gabi de la Rosak gaitasun berezia du publikoa bereganatzeko.
Shinova taldeko Gabi de la Rosak gaitasun berezia du publikoa bereganatzeko. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)

«Kamioilarien pareko bizimodua daramagu, errepideari lotuta», esaten zigun Dani Del Valle Shinova taldeko gitarra-jotzaileak BBK Live jaialdian emandako kontzertuaren aurretik. Hori da beren oraina eta horren inguruan hitz egiten du era berean ‘El presente’ beren diskorik berrienak.

Gabi de la Rosak idatzitako hitzak dira guztiak eta elkarrizketan hori argi eta garbi utzi zuen taldekidea duen Del Vallek. Ander Cabello, Erlan Prieto eta Joshua Froufe dira beste hiru kideak, aurreko laneko berak. Pandemiak zapuztu zizkien asmoak berrartzeko nahia izan dute disko honekin eta errepideari horregatik lotu dira hainbeste. Bilbon eman zuten kontzertuaren biharamunean Bartzelonako Cruilla jaialdian jo zuten, horretarako lotan Tuteran geratu zirelarik eta, Donostiako Jazzaldikoaren hurrengo egunean, Benidormeko Low festibalean ziren. Etxean ezin lorik egin, nahiz eta oso bereziak izan diren bi emanaldiak talde bizkaitarrarentzat, bietan ere estreinakoz aritu direlako.

Otsailaren 15ean Santana 27 aretoan izango da Euskal Herrian egingo duten hurrengo geldialdia eta sarrerak eskuratu daitezke dagoeneko. Bitartean entzun diskoaren xehetasunak zeintzuk diren goiko elkarrizketan eta gozatu diskoaz.

Jaurlaritza Logoa