Live

NAIZ Irratia

«Herria altxatzeko» Euskal Herria zeharkatzen ari da EuskarAbentura

Argantzonen gaua pasa eta Gasteizera bidean dago EuskarAbentura. Euskara ardatz duen espedizio nomada Atharratzen hasi zen uztailaren 1ean eta Getxo du helmuga. 15 eta 17 urte arteko 125 gazteak Euskal Herriko ertzak eta erdiguneak ezagutzen ari dira, euskaratik eta euskaraz.

Audio_placeholder

«Herria altxatzeko» Euskal Herria zeharkatzen ari da EuskarAbentura

Loading player...
Hilabete osoa elkarrekin pasako dute kamiseta laranja eta urdindunek, euskarazko abentura handienetarikoan
Hilabete osoa elkarrekin pasako dute kamiseta laranja eta urdindunek, euskarazko abentura handienetarikoan (EuskarAbentura)

Hamaikagarren eguna du EuskarAbenturak. Argantzonen pasa du espedizioak gaua eta Gasteizera bidean direla Haizea Solagurenbeaskoa komunikazio arduraduna eta Odei Jauregi «kamiseta urdinarekin» hitz egin du NAIZ irratiak. Solagurenbeaskoa Kattagorrien taldearekin etapa irekitzen ari da. Jauregi, Erbien taldean doa, espedizioaren buztanean.

Atharratzen ekin zioten abenturari. Aurtengoan, Zuberoan etapa bat gehiago egin nahi izan dute «proiektu eta dinamika gehiago ezagutzeko». Elkar ezagutzeko tartea hartu dute lehen egunetan, «lurrartzeko». 15 eta 17 urte arteko 125 gaztek osatzen dute espedizioa. Taldea «Euskal Herriko errealitatearen isla» izan dadin saiakera egiten dute eta horretarako kidegoa txoko eta errealitate ezberdinetakoak izatea bilatzen dute. Lan zaila da, eta zoritxarrez, mugak jarri behar dituztela aitortu digu Solagurenbeaskoak.

Parte hartzeko motibazioen artean Jauregik «Euskal Herri guztia oinez zeharkatu, lagunekin eta lagun berriekin, euskara zabaldu eta harremanak sortzeko nahia» azpimarratu du. Gazteak inguruko txokoak ezagutzeko irrikitan egoten direla azaldu du. «Kanpora joaten gara oporretan, baina ondoko herriko egoera ez dugu ezagutzen». Uztailaren 31 bitarte, harremanak josi, egoera berriak ezagutu eta euskaraz bizitzeko abentura ibiltarian murgilduak izango dira gazteak.

Jaurlaritza Logoa