Live

NAIZ Irratia

Erreskate askoko uda espero du Aita Mariren eskifaiak

Mediterraneorako bidean erantzun dio NAIZ Irratiaren deiari Nekane Urra eskifaiako erizainak. Udan etorrera ugari iragartzearekin batera, italiar agintarien aldetik espero duten jarreraren berri eman du.

Audio_placeholder

Erreskate askoko uda espero du Aita Mariren eskifaiak

Loading player...
Nekane Urrak Kantauri Itsasotik hitz egin du hedabide honekin.
Nekane Urrak Kantauri Itsasotik hitz egin du hedabide honekin. (Itsas Salbamendu Humanitarioa.)

Uztailaren lehenarekin batera atzean utzi zuen Pasaiako portua Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEaren Aita Mari erreskate ontziak. NAIZ Irratiaren deia hartu dutenean Kantauri itsasoan jarraitzen zuten, Galizara heldu eta hegoalderantz egiteko zain. Ez da kasualitatea 13. misioa egiteko aukera duten unea; «egia da garai honetan, uda partean, egoten dela trantsito asko eta hori da espero duguna», azaldu du Nekane Urra eskifaiako erizainak.

Sasoiak eskaintzen dituen itsasoaren baldintzek bultzatzen dituzte migratzaile asko udan Mediterraneoa zeharkatzera, baina azken egunetan «eguraldi txarra» dela nagusi azaldu du Urrak eta, ondorioz, «larrialdizko porturatzeak» egin behar izan dituzte hainbat ontzik.

Piantedosi legea deritzo, Giorgia Meloniren Barne ministroaren abizenari tiraka, erreskate ontzien lana oztopatzera bideratuta dagoen italiar Estatuaren doktrinari. Urraren esanetan, «behin erreskatea eginda, ematen digute ahalik eta urrunen daukaten portua», eta doktrina horretan ez dute aldaketarik espero, «oraingoan ere espero dugu edozer gauza».

Jaurlaritza Logoa