Live

NAIZ Irratia

Mikel Irastorza: «Bigarren itzulian aitzinamendu politiko berriak egitea espero dugu»

Mikel Irastorza, EH Baiko kidea, «pozik» agertu da lortutako emaitzekin. Halaber, kezka ere badu ultraeskuinaren gorakadagatik. Uste du eskuin muturrari harresia egiteko beste hautagaiak baztertu beharko liratekeela eta Fronte Herritar Berriaren apustua berretsi du.

Audio_placeholder

Mikel Irastorza: «Bigarren itzulian aitzinamendu politiko berriak egitea espero dugu»

Loading player...
EHBaik berresten du bere parte hartzea Fronte Herritarrean.
EHBaik berresten du bere parte hartzea Fronte Herritarrean. (@EHBAI)

Emmanuel Macronek hauteskundeak deitu eta denbora gutxian sortu zen Fronte Herritar Berria. Horren parte izatea erabaki du EH Baik, eta emaitza onak izan ditu Ipar Euskal Herrian. Hiru hautesbarrutietan izan da lehen indarra eta Mikel Irastorzak nabarmendu du Euskal Herriaren berezitasunak txertatu dituztela kanpainako mezuetan. Bigarren itzulira begira «posizio onean» kokatuta daudela sinetsita dago.

Halaber, ultraeskuinak gurean izan duen gorakadarekin kezkaz mintzatu da: «Bigarren indarra izan da Ipar Euskal Herrian, bi barrutitan bigarren eta hirugarreneran hirugarren, baina oso hurbil. Errealiatea ezohikoa eta berezia da, Estatuan nagusitu da, eta egia da horrek gurean eragina duela. Asko dugu jokoan, ez da irabazi edo ez, aldi berean eskuin muturrari ateak ixtea. Ez da ezer amaitu eta aste osoa dugu eskuin muturra geratzeko».

Orain, egun intentsoak dituzte Fronte Herritar Berriko militanteek. Frantses mailako mediatizazioa dago batetik; eta kalez kaleko lana, bestetik. Egoera analizatu behar duten arren eta ikusi hirugarren hautagaiak egoteak mesede egiten dien edo kalte, hastapen batean uste du ez liratekeela aurkeztu behar: «Adierazi dugu iada eskuin muturrari harresia jarri behar zaiola eta horrek esan nahi du erabakiak arduraz hartzea. Esan dugu espero dugula beste hautagaiak baztertzea. Esan dute bigarren itzulian eongo direla eta uste dugu baztertu behar direla eskuin muturrari aurre giteko. Ikusiko dugu datozen orduetan zer geratzen den».

Espero du igandean albiste onak izan eta Fronte Herritarreko hiru euskal hautetsiak Parisen hautatuak izatea. Alabaina, dena ez dago egina. Zentro eskuineko gehiengoa izanik tradizionalki gurean eta bozkatzaileen norantza jakiterik ez dagoenez, lan egitera deitu du.

 

Jaurlaritza Logoa