Live

Naiz Irratia

Legegileen lehen itzuliko gako nagusiak Mediabaskekin

Bigarren itzulian gertatzen denaren zain, etxera begirako analisia baikorragoa izan daitekeen arren, eskuin muturrak frantziar estatuan lortutako garaipenak, hauteskundeon bigarren itzuliak izango duen garrantzia erakusten du Mediabaskeko Goizeder Tabernaren arabera.

Audio_placeholder

Legegileen lehen itzuliko gako nagusiak Mediabaskekin

Loading player...
Azken urteetako parte hartzerik handiena izan da igande honetan egindako lehen itzulian.
Azken urteetako parte hartzerik handiena izan da igande honetan egindako lehen itzulian. (Guillaume Fauveau | Mediabask)

Arratsaldeak luze jo zuen tokiko hedabideetan igande honetako Frantziako Estatuko Hauteskunde Legegileen lehen itzulian. Kazeta eta Mediabask ibili ziren beti zentralista den frantziar testuingurutik Euskal Herrira begirako gako nagusiak eskaintzen. Eta gako horietako batzuk ekarri ditu Naiz Irratira Goizeder Taberna Mediabaskeko erredakzio buruak. Lapurdi, Baxenafarroa eta Xiberoako emaitzei dagokienez, Tabernaren esanetan, «Fronte Herritarra iritsi da bozen herena biltzera eta hori lorpen handi bat da». EH Bairen ekarpena, ziur asko, mugarri izango zen ere emaitza horietan.

Baina goizegi da iragarpen baikorrik egiteko, bigarren itzuli bat (uztailaren 7koa) dagoelako aurretik eta oso indartsu helduko horretara Batasun Nazionala alderdi ultraeskuindarra. «Gaur eguna ilun hasten dela esaten ahal dugu, eskuin muturrak emaitza oso onak eduki dituelako Frantzia mailan. Hori dago jokoan hauteskunde hauetan, Frantzia mailako paisaia politikoa zertan geldituko den», ondorioztatu du Mediabaskeko kazetariak.

 

Jaurlaritza Logoa